Severo Sarduy
Severo Sarduy (Camagüey, Kuba, 1937ko otsailaren 25a - Paris, Frantzia, 1993ko ekainaren 8a) kubatar idazlea izan zen.
Severo Sarduy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Camagüey, 1937ko otsailaren 25a |
Herrialdea | Kuba Frantzia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Paris, 1993ko ekainaren 8a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière parisien de Thiais (en) |
Heriotza modua | : HIESarekin loturiko gaixotasuna |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École du Louvre |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta, antzerkigilea, idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | comité de lecture des éditions Gallimard (en) |
Biografia
Medikuntza ikasketak egin zituen, Habanan, eta egunkarietan eta literatura aldizkarietan idazten hasi zen, 'Orígenes, Ciclón eta Guillermo Cabrera Infanteren Carteles aldizkarietan, besteak beste.
Fidel Castroren gobernu iraultzaileaz gero (1959), Revolución-en idazten hasi zen, eta Diario Libre egunkariko kultura saileko erredaktore izendatu zuten. Revolución-en gehigarrian ere Lunes de Revolución sarritan idatzi zuen, eta Latinoamerikako aldizkari inportanteena bihurtu zen, abangoardia guztiak onartzen zituen jarrera progresista zuelako. Hala ere, kubatar gobernua sobietar orbitari erabat atxiki zitzaionean, Lunes-ko kideak Castrorengandik urruntzen hasi ziren.
1959an, Louvren Arte Kritika ikasteko eman zioten beka bati esker, Parisa joan zen, eta diru laguntza bukatu zitzaionean, Kubara ez itzultzea erabaki zuen. Parisen Roland Barthes eta François Wahl ezagutu zituen, besteak beste, estrukturalismoaren ordezkari nagusietako bat, bata, eta Éditions du Seuil argitaletxeko zuzendarietako bat, bestea. Sarduyk Éditions du Seuil-eko latinoamerikar bildumaren zuzendari eta kritikari gisa egin zuen lanak ospe handiko idazle eta teorialari bihurtu zuten. Eleberriak, saiakerak, antzerki lanak eta poesia idatzi zuen.
Sarduyren obrak irakurle aditua eskatzen du, testuan etengabe azaltzen eta parodiatzen diren aipamenak argituko dituena. Bere obra narratiboa, fikziozkoa eta esperimentala, hispanoamerikar literaturaren boom-aren garaian hasi zen azaltzen, baina hura baino geroagokoa da, erabiltzen dituen gaiengatik eta berrikuntza formalengatik. Bere saiakeretan Barroco titulupean bilduak Lacanen teoria psikoanalitikoak baliatu zituen literatura aztertzeko. Poesia lanetan, Lezama Limaren zordun da, baina Sarduyren poesia erreferentzia sexual esplizitoez betea dago. Antzerkigile gisa, 1971n La playa estreinatu zuen, Kassel-en (Alemania), eta 1977an Parisen. Narratiban, gertakizuna, elkarrizketa eta pertsonaiak alde batera utzita, literatura teoria post-estrukturalista baliatu zuen, eta Sortaldea eta Sartaldea batzen duten gertakarien bitartez, nia eta bestea bereizten ez dituzten elkarrizketen bitartez, eta bikoizten eta zabaltzen diren pertsonaien bidez kontakizuna birrindu zuen.
Obra
Eleberriak
Poemak
Saiakerak
Irratirako testuak
Lan aipagarrienak hauek dira: Gestos (1963); De donde son los cantantes (1967); Cobra (1972); Maitreya (1978); Colibrí (1984); Cocuyo (1990); Big Bang (1974); Escrito sobre un cuerpo (1969); Barroco (1974).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Severo Sarduy EDLP webgunean.
- (Gaztelaniaz):Sarduy Letras Libres webgunean.