Seve Calleja
Seve Calleja (Zamora, 1953ko abuztuaren 9a) bizkaitar idazlea da. Hizkuntza eta Literatura irakasgaiko irakasle ibili zen Bilboko institutu batean. Poesia eta helduentzako ipuinak idatziz eman zituen lehen urratsak literaturaren munduan. Geroztik, baina, haur- eta gazte-literatura landu du gehienbat, bai sortzaile moduan, bai kritikari edo ikerlari moduan.
Seve Calleja | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zamora, 1953ko abuztuaren 9a (70 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literaturan aditua, unibertsitateko irakaslea eta man of letters (en) |
Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, hala nola Bilbao, Platero, CLIJ eta Peonza aldizkarietan, eta Euskadi Irratian, besteak beste. Gainera, Zurgai poesia-aldizkariko erredakzio-batzordeko kidea da.
Haur- eta gazte-literaturari buruzko ikerlanen artean aipagarriak dira La literatura infantil vasca: estudio histórico de los libros infantiles en euskara (1988), Todo está en los cuentos: propuesta de lectura y escritura (1991), Haur literatura euskaraz: lehenengo irakurgaietatik 1986 arte (1994) eta Zer irakurri hura ikasi (1995).
Sorkuntzari dagokionez, gaztelaniaz zein euskaraz idatzi du: Bazen behin marinel bat (1986), Hain da triste la vie de touriste (1986), Dado iratxoa (1986), Beheko eskola, goiko eskola (1987), Los ayunos de la reina Ester (1990), Herri ibiltari bat: ijitoak (1993), Isu, haginik ez zuen marraxua (1993), Esklabo zoriontsuen uhartea (1998), Ipuinen lantegia (1999), Cuentos del tren (2002), Aquiles y la tortuga (2004), Hasta aquí nunca llegan los gatos (2005), eta El billete de un millón (2008).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
- Zubeldia, Iñaki: Seve Calleja: Haur Literaturarekin maitemindutako idazle eta iker pene kaina. - Egan, 2007-3/4, 210-237.