Setsuko Hara

Setsuko Hara (japonieraz: 原 節子 Hara Setsuko) (Yokohama, Japonia, 1920ko ekainaren 17a - Kamakura, Japonia, 2015ko irailaren 5a) japoniar zinema antzezlea izan zen. Berau izan zen emakume aktorerik ezagunena Japoniako zinemaren Urrezko aroan, mito bihurtzeraino. Japoniarrek deitu zuten “Betiereko birjina”, Hara sekula ez zen-eta ezkondu.

Setsuko Hara

Bizitza
JaiotzaYokohama, 1920ko ekainaren 17a
Herrialdea Japonia
HeriotzaKanagawa prefektura, 2015eko irailaren 5a (95 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0361697 Allocine: 75 Rottentomatoes: celebrity/setsuko_hara Allmovie: p30276
Find a Grave: 155526417 Edit the value on Wikidata

Aktore lanak

Setsuko Hara 15 urterekin hasi zen zineman aktore gisa, Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehen. 1937an ezagun egin zen “Atarashiki Tsuchi” (Lur berria) film germaniar-japoniarrarekin. Gerra ondoren, berriz, Japoniako zuzendari onenekin egin zuen lan: Akira Kurosawa, Yasujiro Ozu, Kimisaburo Yoshimura, Mikio Naruse eta Keisuke Kinoshita.

Yasujiro Ozu zuzendariarekin sei film egin zituen. Ezagunenak dira Banshun / Udaberri berantiarra (1949), Bakushû / Uda goiztiarra (1951) eta Tokyo Monogatari / Bidaia Tokiora (1953). Hiru hauetan Setsuko Harak Noriko izeneko emakume bat antzezten du, baina oso egoera desberdinetan.

Erretiroa

Ozu hil zen urte berean, eta 43 urte zituela, Harak zinema utzi eta Kamakuran jarri zen bizitzen, Ozurekin egindako film asko errodatu ziren lekuan, Tokiotik gertu. Mende erdiko bakartasuna igarota —aldi hartan apenas eman zuen elkarrizketarik—, 2015ean hil zen Setsuko Hara, 95 urte zituela.

2001ean, Satoshi Kon zine zuzendariak Sennen Joyû (Miliurteko emakume aktorea) izeneko anime filma egin zuen, neurri batean Setsuko Hara aktorearen karreran eta bizitzan oinarrituta.

Kanpo loturak

Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.