Setúbalgo Jesusen monasterioa

Setúbalgo Jesusen monasterioa (portugesez: Igreja do antigo Mosteiro de Jesus) Portugalgo Setúbal hirian dagoen monumentu ezagunena da, izan ere manueldar estiloan egindako lehenengotakoa baita. 1910an Monumentu nazional izendatua izan zen.

Setúbalgo Jesusen monasterioa
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaSetubal
Portugalgo hiriaSetúbal
FreguesiaSetúbal (São Julião, Nossa Senhora da Anunciada e Santa Maria da Graça)
Koordenatuak38°31′34″N 8°53′42″W
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaSetúbalgo elizbarrutia
IzenaHoly Name of Jesus (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaDiogo de Boitaca (en) Itzuli
EstiloaManueldar estiloa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaLargo de Jesus, 2900-499 Setúbal

    Historia

    Justa Rodrigues Pereira nobleak 1490an fundatu zuen Jesusen komentua hiriko harresietatik kanpora, eta 1491eatik aurrera Joanes II.a Portugalgoak patrozinatu zuen Diogo de Bopitaca arkitektuari eraikinaren diseinua enkargatuz. Elizaren lehenengo zatiak 1495erako burutu ziren. Urte horretan Joanes II.a hil eta Manuel I.a Portugalgoak jarraitu zuen eraikuntzarekin. Hasiera batean egurrezko sabaidun nabe bakarra egitekoa zen arren Manuel I.ak harrizko sabaidun hiru nabeko eliza egitea erabaki zuen. 1510an amaitu ziren lanak.

    XVI mendean pizkundeko erretaula ezarri zen aldarean eta elizaren aurreko plazan bretxazko gurutze dotorea ezarri zen.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.