Sestertzio

Sestertzioa (latinezko sestertius, semistertiusetik), antzinako zilarrezko erromatar txanpon bat da, denario baten laurdena zena, hau da, bi as eta erdi. LLS hizkiekin adierazia zegoen (duae librae et semis, "bi libra eta as erdi), as librala oroitaraziz, edo baita I·IS edo HS.

Karakalaren sestertzio baten aurrealdea eta atzealdea.

K. a. 212an sartu zen txanpon sistema berriaren zati da, kobrea ordezkatu zuena asean oinarritutako txanpon patroi bezala. Txanpon sistema berri hau, sestertzioaz gain, denarioaz, quinarioaz eta asarekin eratua zegoen, honako baliokidetzekin:

Erromatar txanponen arteko baliokidetzak
DenarioaQuinarioaSestertzioa AsaMetala
Denarioa (X ikurra) 12410Zilarra
Quinarioa (V ikurra) 1/2125Zilarra
Sestertzioa (IIS ikurra) 1/41/212,5Zilarra
Asa (I ikurra) 1/101/52/51Brontzea

Denarioren balioa 16 asetara igo zuen txanpon erreformak, berdin eragin zion sestertzioari, denarioarekiko zuen proportzioa aldatu gabe, eta, beraz, lau as balio izatera pasa zen.

Inperio garaitik, sestertzioa, brontzean egiten hasi zen, beranduago, berriz, batak 54,5 gramo eta besteak 27,2 gramoko latoi eta brontzezko sail bikoitz batean egina izateko. Garai hartako langile baten batez besteko soldata, 700 eta 2000 sestertzio artean zegoen urtean. III. menderarte erabili zen txanpon bat izan zen.

Bertan agertzen diren irudiek, enperadorea edo honen senideren bat erakusten dute aurrealdean, eta, atzealdean, gertaera militar edo politiko nabarmen bat gogorarazten da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.