Sesma

Sesma[3] ([s̺es̺ma]) Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatua. Udalerriak 1.201 biztanle zituen 2014. urtean.

Sesma
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Sesmako bandera
Bandera

Sesmako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaJurramendi
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Sesma
AlkateaPedro María Mangado Pinillos (PSN)
Posta kodea31293
INE kodea31224
Herritarrasesmar
Geografia
Koordenatuak42°28′40″N 2°05′00″W
Azalera71,22 km²
Garaiera434 metro
Distantzia69 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.226 (2023:  40)
alt_left 568 (%46,3)(2019) (%48,6) 596 alt_right
Dentsitatea17,19 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 41,18
Ugalkortasuna[1] 21,74
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,01 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,53 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 1,50 (2018: %1,35)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://aytosesma.es/

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Sesma NA-129 errepidean kokatzen da Los Arcos-Lodosako norabidean, eta Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora.

Sesmaren udalerri mugakideak honako hauek dira: Mendebaldean Los Arcos/ eta Mendabia, ekialdean Lerin eta Karkar, iparraldean Lukin, Arroitz, Deikaztelu eta Allo, eta hegoaldean Lodosa eta Errioxako Autonomia Erkidegoa mugakide ditu.

Klima

Sesmako klima mediterraneo-kontinental idorra da, Ebro ibaiaren depresioaren berezko klima. Klima honen ezaugarri nagusiak tenperatura aldaketa handiak eta prezipitazioen urritasuna eta irregulartasuna dira. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 °C eta prezipitazioak 400-500mm ingurukoak dira.

Urtero 50-80 egun euritsu izaten dira, eta haizerik ohikoena iparreko edo zierzo haizea da. Dena den, uda garaian, hegoaldeko haizea izaten da nagusi, tenperaturak 35 gradura arte igoaraziz.

Estazio meteorologikoa

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 205 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

1849an, Sesmak bi eskola zituen, bata mutilentzat, 65 ikaslerekin, eta bestea neskentzat, 60 ikaslerekin. Mutilen eskolako maisuak 3.200 erreal jasotzen zituen urtero soldata moduan, eta nesken eskolako maistrak 1.400 errealeko soldata. Horrez gain, XIV. mendean eraikitako ospitalea zegoen, elizak jasotako diru-laguntzari esker mantentzen zena.

Sesmak hazkunde nabarmena izan zuen XX. mendearen lehen zatian, 1920an espartzuaren industriak garrantzi handia zeukan herrian, eta bertan, soka, alportxa, eta espartzutik eratorritako hainbat produktu ekoizten ziren.

Demografia

Sesma gainbeheran datorren udalerri bat da populazioari dagokionez. XX. mendearen lehen hiru hamarkadetan populazio hazkunde esanguratsua izan zuen eta 600 biztanle irabazi zituen. Ondoren, 40 urtez egonkor mantendu zen populazioa. 1960eko hamarkadatik aurrera, ordea, galera nabarmena izan zuen eta XXI. mendearen lehen hamarkadarako 1900an baino biztanle gutxiago zituen udalerriak.

Sesmako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 92 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 7,10 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

  • HELBIDEA: Aldundiaren Plaza, 6

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Sesmako alkate kargurako Nafarroako Alderdi Sozialistako Pedro María Mangado Pinillos aukeratu dute. 2007an Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen bere talde politikoak, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien % 0,44) eta boto zuriak hamazortzi (% 1,97). Abstentzioa %15,61ekoa izan zen.

Sesmako Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
PSN5446
Coalición Independiente de Sesma (CIS)3533

2011ko udal hauteskundeetan ere PSN (5 zinegotzi) eta Mangado izan ziren nagusi. Aurrean zerrenda berbera izan zuten, Coalición Independiente de Sesma (CIS, 4).

Sesmako Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
PSN4265
Coalición Independiente de Sesma (CIS)3284

Alkateak

Hauek izan dira Sesmako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Jesus Perez Estebanez[5] 1979 1983 Independenteak
Jesus Faustino Romero Martinez[5] 1983 1987 Agrupacion Electoral Independiente de Agricultores e Industriales de Sesma
1987 1991
Jose Javier Perez Mangado[5] 1991 1995 Agrupacion Sesmera Independiente Almuza
Jose Maria Olcoz Esteban[5] 1995 1999 Kudeaketa batzordea
1999 2003
2003 2007
Pedro Maria Mangado Pinillos 2007 2011 PSN
Pedro Maria Mangado Pinillos 2011 2015 PSN
Pedro Maria Mangado Pinillos[6] 2015 2019 PSN
Maria Rosario Echavarri Pinillos[6] 2019 Jardunean PSN[7]

Azpiegitura eta garraioak

Autobus garraioa

La Estellesa autobus konpainiaren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Goi-tensio dorreak

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[8]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[9].

Ondasun nabarmenak

  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza: XIII. mendean eraikitzen hasi zen, baina egitura ondorengo mendeetan burutu zen.
  • Kalbarioko baseliza: XVII. mendeko eraikina, baselizaren barruan jesus gurutzatuaren XVII. mendeko irudi bat dago.

Zerbitzuak

Sesma, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Sesmar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  5. «SESMA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  7. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  8. http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0%5B%5D
  9. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.