Sesamo

Sesamoa (Sesamum indicum) pedaliazeoen familiako landare belarkara da, metro bete inguru luzea, hazi oliotsuak, jateko onak, dituena. Zurtoin sendo zuzena, lantza-egiturako hosto zerradun berde ilunak, txandaka antolatuak, eta titare-itxurako loreak, zuriak nahiz arrosak, ditu. Jatorriz Asiakoa (Indiakoa) edo Afrikako ekialdekoa da, baina Ekialde Hurbileko lurralde gehienetan, Mexikon, Venezuelan, Kolonbian eta Nikaraguan ere lantzen da gaur egun. Sesamo-haziekin olio preziatua egiten da.

Sesamo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPedaliaceae
GeneroaSesamum
Espeziea Sesamum indicum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksesamo-olio, sesame seed (en) Itzuli eta Sesami Semen (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.