Service Pack

Service pack (ingelesez SP), partxe batzuk dira, zeinetan aplikazioak eta sistema eragilea eguneratu,zuzendu eta hobetzen dira. Microsoft-ek Service pack-ak nagusitu zituen bere windows sistema eragilearentzat.

Bi mota bereiz daitezke:

  • Service Pack-ak ez dauka aurreko bertsioaren egunerapena, orduan aurreko SPa euki beharko da instalatuta.
  • Service Pack-ak badauka aurreko bertsioaren egunerapena, orduan ez duzu euki behar aurreko bertsioa instalatuta.

Informatika arloan SPx deitzen dira, non x service pack-aren bertsioa da. Adibidez, SP2-aren esanahia service pack-aren bigarren bertsioa da.

Service Pack-ak Microsoft Windowsen

Windows XP

  • Service Pack 1

Lehenengo service pack-a izan zen eta 2002ko irailean atera zen. Bere barnean 300 ziurtasun partxe zituen.

  • Service Pack 2

Bigarren service pack hau 2004ko abuztuan kaleratu zen, eta Microsoft-en "Trustworty computing" kanpanian oinarritu zen. Egunerapen honek sistema eragilearen kernel-a aldatu zuen, aplikatzen hainbat parche konpontzeko SP1 sortutako arazoak.

  • Service Pack 3

Windows XP-rako azkeneko Service packa 2008an kaleratu zen.Sistema eragilearen errendimendua hobetzen eta Windows Vista eta Windows Server 2008ren artean bateragarritasuna hobetzen oinarritu zen, eragileei sistema bien aplikazioen erabilpena errazteko.

Windows Vista

  • Service Pack 1

Service pack honek, windows vista-ko egunerapen guztien bilketa bat da, 2008an kaleratua.

  • Service Pack 2

Sevice pack honen egunerapena Windows update-tik jeitsi daiteke. Bertsio hau ezegonkorra da, baina baditu hobekuntza batzuk: Blu-ray grabatzeko soportea,ziurtasun egunerapenak, hobekuntzak...

Windows 7

  • Service Pack 1

2011ko otsailaren 9an kaleratu zen. Windows Vista-ko SPak ikusita, tamaina txikiagokoa da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.