Sertutxa
Sertutxa edo Garai-Sertutxa Gatikako (Bizkaia) auzoa da. Bertan daude udaletxea, herrigunea, eta kultur etxea.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 636 biztanle ditu.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
461 | 491 | 519 | 529 | 560 | 586 | 591 | 636 |
Sertutxa edo Zertutxa abizenaren etimologia
Sertutxa edo Zertutxa Artadia; "ARTEA" hitz errodun bezala hartuz, "-TZA" ugaritasun atzizkia gehiturik eta S protesikoarekin.
Sertutxa Gatikako izen bereko auzotik datoz, Bizkaiko jaurerrian. 1704 urteko datuen arabera izen horrekin 10 baserri zeuden; 1 Sopelan (gaur egungo Sertutxa kalea dagoen tokian), bestea Gorlizen eta 8 Gatikan. Urte berean Begoña auzora (Bilbo) zabaldu zen, Madrilera 1707. urtean eta Mexikora ondoren Gatikan jaiotako Francisco de Sertucha Basaldua, "Capitan de Dragones del presidio de Veracruz" karguarekin joan zenari esker.
Armak: Ezkutu zatitua: 1. Zilar kolorezko atzekaldean gurutze huts loreduna, 1202an Tolosako Navaseko Borrokan parte hartzeagatik irabazia. Urre kolorez zortzi makal hosto berde.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |