Sertorio
Kinto Sertorio (latinez Quintus Sertorius) (Nursia, Sabina, K.a. 123 – Oska, K.a. 72[1]) Antzinako Erromako politikari eta jenerala izan zen, Erromatar Errepublikaren amaiera aldekoa.
Sertorio | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Norcia, K.a. 123 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Osca (en) eta Huesca, ezezaguna (2145/2146 urte) | ||||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||||
Familia | |||||||
Aita | ezezaguna | ||||||
Ama | ezezaguna | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Arausio (en) Sertorioren gerra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Populares |
Biografia
Marioren aginpean hasi zen armadan K.a. 102an, non teutoiak garaitu zituzten Aquae Sextiaeko batailan. K.a. 97 Hispanian zegoen, eta K.a. 91an Galia Zisalpinoan. Erromara itzulirik, ezin izan zuen tribuno postua lortu Silak aurka egin zuelako. Mariotarren alde jo zuen orduan Sertoriok, Mariori buruz oso iritzi kaxkarra bazuen ere. K.a. 87an, Mariok eta Zinak eragindako sarraskiak ahal bezala murrizten saiatu zen.
K.a. 83an, Sila ekialdetik bueltatzerakoan, Sertorio Hispaniara joan zen, non Marioren taldea ordezkatu zuen, kargu edo ardura zehatzik jaso gabe. Silak Pirinio aldera jotzean, Sertoriok Iparraldeko Afrikara egin zuen alde. Mauretanian, Silaren jeneralak garaitu zituen, eta Tinigis hiria hartu ahal izan zuen. Arrakasta honi esker, Lusitaniako herriek, Silaren armadek zapaldurik zeudenak, dei egin zioten silatarrei aurre egiteko.
Hizlari trebea eta borrokalari ausarta izanda, tribuek behar zuten gizona izan zen. Hanibal berria deitu zioten. Erromatar iheslari askok ere haren alde jo zuten. Tropa horiekin Silaren armadak berriro menderatu zituen. Zezilio Metelo jeneral silatarrak probintziatik kanpo atera behar izan zuen.
Sertorioren helburua gobernu egonkorra antolatzea izan zen, tribuen onarpenarekin eta Erromako ereduan oinarritua. Erromatarrek eta hispaniarrek osatutako senatua antolatu zuen. Bizkarzainak hispaniarren artean hautatu zituen. Halaber, Oska hirian nobleen semeentzako eskola eraiki zuen, erromatar heziketa jaso zezaten.
Hori zela eta, ospe handi lortu zuen tribuetan. 6 urtez Hispania gobernatu zuen. K.a. 77an, halere, erromatarrek Ponpeio Handia bidali zuten Sertoriori kontra egitera. Nolanahi ere, Sertorio ez zen erraz harrapatzen zen horietakoa. Saguntum hiriaren ondoan Erromatar legio batuak garaitu zituen. Ponpeiok errefortzuak eskatu behar izan zituen.
Sertoriok Mediterraneoko piratekin eta Pontoko Erresumako Mitridates VI.arekin hitzarmenak zituen. Italiako esklabo matxinatuekin ere loturaren bat bazeukan. Borroka guztietan garaile atera bazen ere, haren armadetako hispaniarren eta erromatarren artean jelosia hazi zen. K.a. 72an, adiskideek hil egin zuten otordu batean[3].
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Lecciones de estrategia: ¿Cómo saber si uno ha de atacar o esperar? Historiaclasica.com
- Lur entziklopedietatik hartua.