Serra da Estrela (gazta)
Serra da Estrela gazta, Queijo da Serra (mendizerrako gazta euskaraz) ezagunagoa, Portugalgo Serra da Estrela izeneko eskualdean jatorria duen gazta bat da. Gazta hau, portugaldar sukaldaritzako ospetsuenetako bat da. Bere ekoizpenak, konposaketa arau oso zorrotzak bete behar ditu, eta hala, soilik tokiren batzuetara mugatzen da, Nelas, Mangualde, Celorico da Beira, Tondela, Gouveia, Penalva do Castelo, Fornos de Algodres eta Carregal do Sal hirietara, beste hiri batzuen artean. Gazta hau, oso itxura koipetsukoa da (aldaera lehorragoak ere badauden arren), eta testura koipetsukoa, bere usaia eta zaporea, leunak dira, eta pixkat garratzak. Gaur egun, gazta hau, babestutako Jatorri Izendapen bat da.
Serra da Estrela | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Portugal |
Esnearen jatorria | Ardia |
Egitura | Erdi-leuna |
Elaborazioa
Gazta hau, ardi esnearekin egiten da, eta 60 egunetan ontzen da
Aurkezpena
Kilo 1 eta 3 kilo arteko zatietan aurkezten ohi da, zapi batean bilduta koipetsu dagoen bitartean.