Serra da Estrela
Serra da Estrela Iberiar penintsulako Erdialdeko Sistemaren mendebaldereneko mendilerroa da. Mendilerro hau, Portugalen erdialdean eta mendilerroaren izen bera duen Parke Natural baten barnean dago. Mendilerro honetako mendirik garaiena, Torre da, 1993 metrorekin, hau, Portugal kontinentaleko tontorrik garaiena delarik. Seia eta Covilhã hirien artean kokatua dago, eta bertan dago Vodafone eski estazioa. Torre izeneko mendia, Seia hiriaren lurraldean eta Serra da Estrela Parke Naturalaren barnean dago. Mendilerro honetan, jatorri glaziarreko zenbait zingira eta haran daude.
Serra da Estrela | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Torre (Serra da Estrela) (en) |
Garaiera | 1.993 m |
Mota | mendikate, mendilerro, Natura 2000 sarea eta Batasunaren Garrantzizko Leku |
Luzera | 100 km |
Zabalera | 30 km |
Azalera | 882,8741 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°19′19″N 7°36′47″W |
Mendikatea | Erdialdeko Sistema |
Kokapena | Castelo Branco Guarda |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka metamorfiko |
Azaleraren hiru laurdenak baino gehiago Guardako barrutian dago.
Iruditegia
Ikus, gainera
- Cão da Serra da Estrela
- Serra da Estrela (gazta)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.