Sermos Galiza
Sermos Galiza galegoz eta portugesez idatzitako astekari galiziarra da, Santiago de Compostelan egoitza duena. 2012ko maiatzean agertu zen.
Sermos Galiza | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | galiziera eta portugesa |
Argitaratze lekua | Santiago de Compostela |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Galizia |
Maiztasuna | astekaria eta egunkari digitala |
Historia | |
Zuzendaria | Xose Mexuto (egunkari digitala), Maria Obelleiro (astekaria) |
www.sermosgaliza.gal | |
Egunkari digitala ere bada, eta bere webgunea galegoz gehien irakurritakoen artean dago.
Xose Mexutok egunkari digitala zuzentzen du, eta Maria Obelleirok paperezko astekaria. Ildo politikoari dagokionez ezkerreko abertzaletasun galiziarrean kokatzen da.
2017ko urtearen bukaeran Sermos Galizak jakinarazi zuen 2019ko bigarren seihilekoan paperezko egunkari bat kaleratu nahi zuela galegoz. Horretarako, kanpaina bat jarri zuen abian 2018an, 3.000 harpipedun eskuratu ahal izateko [1]. Egunkari berria, Nós Diario, 2020ko urtarrilaren 2an kaleratu zen.
Erreferentziak
- Galegozko egunkari berria bidean NAZIOGINTZA
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.