Serket
Serket Egiptoar mitologian antzinako jainkosa babeslea zen, magiarena, eguzki-beroaren eta [[ezkontza]ren ikurra.
Serket | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Izen egiptoarra: Serket-Heru edo Selket. Izen greziarra: Selkis
Ikonografia
Buruan eskorpioi bat duen emakume bezala irudikatua izan zen. Baita emakume burudun eskorpioi bezala, adarrekin edo eguzkiarekin. Batzuetan, lehoi burudun emakume bezala irudikatua zen.
Mitologia
Raren alaba zen, eta batzuetan, Edfun, Horusen emazte edo Horakhtiren ama bezala irudikatua izan zen. Bere semea, Piramideetako Testuetan, Nehebkau da.
Serket, jainkosa ongarri bat zen, faraoiaren sarkofagoa babesten zuena. Hil testuetan, hildakoaren ama bezala agertzen da, titia ematen diona. Kebehsenufen ontzi kanopoa babesten zuen.
Eskorpioi eta sugeen ziztadetatik ere babesten zuen.
Epitetoak
"Arnasketa eztarrian errazten duena" deitua izan zen, eskorpioiaren ziztadak itolarria eragiten baitu; "jaio berriaren arnasketa ahalbidetzen duena" eta "hildakoaren arnasketa ahalbidetzen duena" ere deitua zen, azken honen berpiztean. Isis, Neftis eta Neitekin batera, "lau auhendari jainkotiarrak" deituak ziren.
Gurtza
Niloren deltan, Edfun eta Per-Serketen gurtua zen. Serketen apaizak, animalia pozoitsuen ziztadak sendatzen zituzten mediku eta magoak ziren.