Serie motorra
Serie motorra edo serie kitzikapen motorra, korronte zuzeneko motor elektrikoa da, non haril induzitzaileak eta haril induzituak seriean konektatuta daude elkarren artean, hau da, bietatik intentsitate berak zirkulatzen du.
Motor honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Hutsean dabilenean, enbalatu egiten da, korronte zuzeneko motorren abiadura handitu egiten delako induktoreko fluxua gutxitzean, eta motor mota honetan fluxua gutxitzen da abiadura handitzean, induktoreko eta induzituko intentsitatea berdina delako.
- Potentzia ia konstantea da edozein abiadura erregimenetan.
- Tentsioaren aldaketak gutxi eragiten diote, tentsioaren igoerak korrontearen igoera eragiten duelako, eta serie motorrean, honek fluxuaren igotzea eragiten du, xurgatutako intentsitatea egonkortuz.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.