Seria
Seria Bruneiko Belait barrutiko mukim edo azpibarruti bat da. Belait barrutiaren ipar-mendebaldean kokatua dago.
Mugak
Iparraldean Hegoaldeko Txinako Itsasoa du muga, Liang ekialdean, Labi hego-ekialdean, Kuala Balai hegoaldean eta Kuala Belait mendebaldean.
Hedadura eta biztanleria
Mukim honek, 169 kilometro karratuko hedadura du. Eta bertan, 27.000 pertsona bizi dira, hainbat herrialdetakoak, malaysiarrak eta txinatarrak batik bat. Nepaldar talde bat ere badago azpibarruti hontan, britainiar armadako Gurkhas Brigadako partaide izandakoak.
Historia
1960an, armada britainiarrak, Seria azpibarruti honetako bi toki okupatu zituen, gero Medicina Lines eta Tuker Lines izenekoak.
Gobernaria
Azpibarruti hontako gobernaria Awang Haji Jamail bin Haji Linap da. Gobernari hau, 2006. urteko martxoaren 12an aukeratu zuten.
Herriak
Seria aeskualdean
- Kampong Baru
- Kampong Perakong
- Kampong Jabang
- Kampong Lorong Tiga Selatan
- Kampong Panaga
- Kampong Anduki
- Kampong Sungai Bera
- Kampong Perpindahan Baru
- Kampong Masjid
- Kampong Sekolah Mission
- Kampong Military Area
Badas eskualdean
- Kampong Badas
Beste toki batzuk
- Anduki Airfield
- Jubilee Recreation Park
- Badaseko Ur Tratamendu Instalazioa
- Seria Oil Field
- Seria Bypass
- Belait ibaiaren zati bat
- Britainiar Guarnizioa