Sergio y Estíbaliz
Sergio y Estíbaliz euskal kantarien bikotea izan zen, gaztelaniaz kantati ohi zuena, Estibaliz Uranga eta Sergio Blancok osatuta. Mocedades taldeko kideak izan ondoren, karrera propioa izan zuten. Geroago, bat egin zuten berriro El Consorcio taldean.
Sergio y Estíbaliz | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bilbo (Bizkaia) |
Musika mota | Folk |
Urteak | 1972 - 1993 |
Taldekideak | |
Estibaliz Uranga Sergio Blanco | |
Informazio gehigarria | |
www.sergioyestibaliz.com | |
![]() ![]() ![]() |
1970eko hamarkada hasierako Bilboko giro musikal periferiko samarrean, musika oso interesgarria egiten nabarmendu zirela aipatu izan du Fermin Etxegoien kritikariak. The Mammas & the Pappas edo Simon and Garfunkel taldeek egiten zuten musikaren parekidetzat jo zitezkeen euskal bikotearen lehen diskoak, Etxegoienen ustez[1][2].
1975eko Eurovision abesti lehiaketan Espainia ordezkatu zuten. 19 parte-hartzaileren artean 10. geratu ziren Tu volverás abestiarekin (euskaraz, "itzuliko zara")[3].
Diskografia
Erreferentziak
- «'Musikatea', otsailaren 23ko kantak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
- «Musikatea (2012-2013) | Radio a la carta | EITB Radios» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
- RossGeller21. (2011-07-08). España Eurovisión 1975 Sergio & Estibaliz - Tú volverás (10º Puesto - 53 puntos). (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.