Sergio Fernández Roda

Sergio Fernández Roda (Barañain, 1993ko apirilaren 1a - ) nafar atleta da, 400 metro hesidunetan aditua.[1]

Sergio Fernández Roda
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSergio Fernández Roda
JaiotzaBarañain, 1993ko apirilaren 1a (30 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta eta hesilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak 400 metro hesidunak
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua70 kilogramo
Altuera188 zentimetro

Twitter: 4vSergi IAAF: 14474482 Olympic.org: sergio-fernandez Edit the value on Wikidata
Artikulu hau atletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sergio Fernández».

2016an Europako txapeldunordea izan zen 400 metroko hesiduneko finalean, 49,06eko marka eginda. Horrela, Euskal Herriko atleta batek Europako Txapelketako abiadura proba batean dominaren bat lortzeko lehendabiziko atleta bilakatu zen.[2] Espainiako txapeldun izan zen sei aldiz, 2014tik 2019ra eta Rioko Olinpiar Jokoetan Espainiako marka hobetu zuen (48,87). 2019an Dohako Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen, baina iskiotibialetako lesioek arazoak eman dizkiote ordutik. 2021ean Tokioko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuen arren, finalerdietatik kanpo geratu zen.[3]

Markarik onenak

Hona hemen bere markarik onenak:

DiziplinaDenboraLekuaData
400 metro hesidunak48.87Rio de Janeiro2016-08-16

Ibilbidea

Hona hemen bere emaitzak txapelketa ofizialetan:

Urtea Txapelketa Lekua Postua Froga
2016 Europako Atletismo Txapelketa  Amsterdam (Herbehereak) 2.a 400 metro hesidunak

Erreferentziak

  1. Real Federación Española de Atletismo. Sergio Fernández Roda. .
  2. «Sergio Fernandez, Europako zilarra 400 metroko hesidunean» Berria 2016-07-09.
  3. berezia, Jakes Goikoetxea, Berriemaile. «Finalerdietatik kanpo geratu da Sergio Fernandez» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.