Sergio Dalma
Josep Sergi Capdevila Querol (Sabadell, 1964ko irailaren 28a), Sergio Dalma izen artistikoaz ezagunagoa, kataluniar abeslaria da. Gent d'aqui telebista saioa irabaziz eman zen ezagutzera, Televisión Españolaren kataluniar seinalean. 1989an argitaratu zuen bere lehen albuma, Esa chica es mía. Izen bereko abestia arrakastatsua izan zen Espania, Mexiko, Txile, Argentina eta beste hainbat Latinoamerika herrialdeetako salmenta-zerrendetan. Espainia ordezkatu zuen 1991ko Eurovision Abesti Lehiaketan "Bailar pegados" kantarekin; lehiaketan laugarren postua lortu zuen eta abestiak entzute handia lortu zuen berriz ere. Bederatzi alditan izan dira bere albumak Espainiako album salmenta-zerrendaren buru.[1]
Sergio Dalma | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Josep Sergi Capdevila i Querol |
Jaiotza | Sabadell, 1964ko irailaren 28a (59 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Madril |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Izengoitia(k) | Sergio Dalma |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Latin Entertainment |
sergiodalma.es | |
Diskografia (Albumak)
- 1989: Esa chica es mía
- 1991: Sintiéndonos la piel
- 1992: Adivina
- 1994: Sólo para ti
- 1995: Cuerpo a cuerpo
- 1996: En concierto
- 1998: Historias normales
- 2000: Nueva vida
- 2003: De otro color
- 2008: A buena hora
- 2010: Trece
- 2010: Via Dalma
- 2011: Via Dalma II
- 2013: Cadore 33
- 2013: T'estimo
- 2015: Dalma
- 2017: Vía Dalma III
- 2019: 30... y tanto
Erreferentziak
- Spanishcharts.com.
Kanpo estekak
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.