Sergei Vinogradski
Sergei Nikolaievitx Vinogradski (ukraineraz: Сергій Миколайович Виноградський, errusieraz: Серге́й Николаевич Виноградский; Kiev, Errusiar Inperioa, 1856ko irailaren 13agreg./irailaren 1ajul. - Brie-Comte-Robert, Frantzia, 1953ko otsailaren 24a) mikrobiologian nabarmendutako zientzialaria izan zen. Errusiarra zen, gaur egungo Ukrainan jaioa. Funtsezko ekarpenak egin zituen XIX. eta XX. mende bitarteko urteetan, batik bat bakterioen fisiologiaren arloan. Pasteurrek mikrobiologia medikoaren esparruan egindako ekarpenen modukoak dira bakterioen fisiologian Winogradskyk egindakoak.
Sergei Vinogradski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Сергей Николаевич Виноградский |
Jaiotza | Kiev, 1856ko irailaren 1a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Frantzia |
Heriotza | Brie-Comte-Robert, 1953ko otsailaren 24a (96 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Physics and Mathematics of the Saint Petersburg University (en) |
Tesi zuzendaria | Heinrich Anton de Bary (en) |
Hizkuntzak | frantsesa errusiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna, botanikaria, bakteriologoa, ekologoa, mikrobiologoa eta biokimikaria |
Lantokia(k) | Paris eta San Petersburgo |
Enplegatzailea(k) | Zürich Institute of Experimental Medicine (en) Pasteur Institutua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Heinrich Anton de Bary (en) |
Kidetza | Royal Society Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Russian Academy of Sciences (1917–1925) (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia |
San Petersburgoko unibertsitatean kimika eta botanika ikasi zuen, eta bertan hasi zen mikrobiologiako lanak burutzen. Suitzara joan ondoren, 1922. urtean Frantziara abiatu zen, Pasteur Institutuan lan egiteko. Han bizi izan zen hil arteraino (1953).
Lurreko bakterioak ikertzen Vinograskik bakterio nitrifikatzaileekin egin zuen topo (Nitrosomonas, Nitrobacter...). Bakterio horiek nitrifikazioa (nitrogeno amoniakoa nitrato bihurtzea) egiten zutela frogatu zuen.
Bakterio nitrifikatzaileak eta sufrea oxidatzen duten bakterioak ikertuz, kimiolitotrofoaren kontzeptua asmatu zuen, behar duten energia materia inorganikoa oxidatuz lortzen duten bakterioak izendatzeko. Eta baita autotrofo kontzeptua ere, atmosferako CO2 eskuratzen duten mikrobioei dagokiena. Bi kontzeptu hauek definitzen lehena izan zen Vinagrodski, sekulako ekarpena eginez mikrobiologiari.
Horretaz gain, zientzialari ukrainarra lehenengo bakterio nitrogeno-finkatzailea isolatu zuen (Clostridium pasteurianum anaerobioa), eta nitrogenoaren finkapena bakterioen jardunaren ondorioa zela ezarri zuen. Horra hor Vinagrodskik mikrobiologiaren historian jarritako beste mugarri bat.