Sergei Obraztsov
Sergei Vladimirovitx Obraztsov, errusieraz Сергей Владимирович Образцов (Mosku, Errusiar Inperioa, 1901eko uztailaren 5a - Mosku, Errusia, 1992ko maiatzaren 8a) errusiar txotxongilo maisua izan zen. Txotxongilo antzerkia zabaldu zuen Sobietar Batasunean, eta XX. mendeko txotxongilo maisu nagusietako bat izan zen.
Sergei Obraztsov | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Сергей Владимирович Образцов |
Jaiotza | Medvedkovo (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 1992ko maiatzaren 8a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vkhutemas (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, txotxongilolaria, film-zuzendaria, antzerki zuzendaria, interpretazio irakaslea, iritzi-kazetaria, puppet designer (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Russian Institute of Theatre Arts (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Biografia
Pintura eta antzerki ikasketak egin zituen. 1931n Moskuko Txotxongilo Antzokiko lehen zuzendari izendatu zuten. Sobietar Batasunetik kanpo ere ibili zen txotxongilo emanaldiak eskaintzen, Britainia Handian eta Estatu Batuetan, besteak beste. Bere lanari buruzko liburu bat idatzi zuen: Moya professiya ("Nire lanbidea").
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Obraztsov ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.