Sergeant Rutledge
Sergeant Rutledge (literalki Rutledge Sarjentua, Euskal Herrian Sarjentu Beltza izenburuaz ezaguna) 1960ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Bertan, Woody Strode eta Jeffrey Hunter aktoreek antzeztu zuten.
Sergeant Rutledge | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1960 |
Izenburua | Sergeant Rutledge |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta epaiketa filma |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Ford |
Gidoigilea(k) | Willis Goldbeck (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Woody Strode Jeffrey Hunter Constance Towers (en) ![]() Billie Burke Carleton Young Juano Hernández Judson Pratt Willis Bouchey Mae Marsh Hank Worden Jack Mower Chuck Roberson William "Bill" Henry (en) ![]() Jack Pennick Walter Reed Rafer Johnson Walter Reed | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Willis Goldbeck (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Jack Murray (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Howard Jackson |
Argazki-zuzendaria | Bert Glennon |
Jantzi-diseinatzailea | Marjorie Best (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Forden western filma asko bezala hau ere Utah estatuko Monument Valley haranean filmatu zen.
Argumentua
1880ko hamarkada, AEBak. Arizonako Fort Linton gotorlekuan neska gazte zuri baten bortxaketa eta hilketa leporatu zaion Braxton Rutledge (Woody Strode) arraza beltzeko sarjentuaren aurkako epaiketa edo gerra kontseilua hasi da. Rutledge sarjentua betidanik militar ausart eta eredugarria izan da, baina orain armadak hura erruduna dela uste du.
Aktoreak
- Woody Strode : Braxton Rutledge sarjentua
- Jeffrey Hunter : Tom Cantrell tenientea
- Constance Towers : Mary Beecher
- Billie Burke : Cordelia Fosgate
- Juano Hernández : Matthew Luke Skidmore sarjentua
- Willis Bouchey : Otis Fosgate kolonela
- Carleton Young : Shattuck kapitaina
- Judson Pratt : Mulqueen tenientea
Kanpo estekak
- Sergeant Rutledge filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Sergeant Rutledge filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.