Serge Blanco

Serge Blanco Darrigrand (Caracas, 1958ko abuztuaren 31) lapurtar errugbilari ohia da, atzelari postuan aritzen zena. Biarritz Olympiqueko jokalaria izan zen 19741992 bitartean, eta 93 partida jokatu zituen Frantziako selekzioarekin 1980etik 1991ra, horietatik 17 kapitain moduan. Hamaika urtez parte hartu zuen Bost Nazioen Txapelketan, eta baita 1987ko eta 1991ko Munduko Errugbi Txapelketetan ere. Inoizko euskal errugbilaririk onena izan zen, eta Errugbiaren Pelé zuria ezizena eman zitzaion.

Serge Blanco


Biarritz Olympiqueko lehendakari

2008 - 2015
Marcel Martin (en) Itzuli - Nicolas Brusque (en) Itzuli
National Rugby League (en) Itzuli lehendakari

1998 - 2008
baliorik ez - Pierre-Yves Revol (en) Itzuli

Biarritz Olympiqueko lehendakari

1996 - 1998 - Marcel Martin (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCaracas, 1958ko abuztuaren 31 (65 urte)
Herrialdea Venezuela
 Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria, rugby union executive (en) Itzuli eta enpresaburua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Biarritz Olympique1975-1992
Barbarians1984-1991
Barbarian Rugby Club (en) Itzuli1981-1994
Frantziako errugbi selekzioa1980ko azaroaren 8a-1991ko urriaren 19a
93
233
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua85 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
IMDB: nm4272031 Edit the value on Wikidata

Erretiratu ondoren, ostalaritzari eta osasunari lotutako enpresaburu izateaz gain, kirol karguak izan zituen: Biarritz Olympiqueko presidente 1995-1998 eta 2008-2015 bitartean,[1] eta Ligue nationale de rugbyko lehendakari 1998tik 2008ra.

Bizitza

Serge Blanco Caracasen jaio zen 1958ko abuztuaren 31, aita, Pedro Blanco, venezuelarra eta ama, Odette Darrigrand, biarriztarra zituela. Bi urte zituelarik aita hil zitzaion, eta ama-semea Biarritzera etorri ziren;[2] hor bizi izan da beti. Gaztetxotik hasi zen errugbian, Biarritz Olympiqueren eskolan.[3] Michel Zelaiak, Frantziako kapitain ohiak, lagundu zion lehen urratsak ematen. Kadete, junior eta senior mailetan ere berarekin ikasi zuen.[4]

1974an egin zuen debuta Biarritz Olympiquerekin, eta ez zuen inoiz taldea utzi, asko izan baziren ere hura kontratatzen saiatu ziren klubak.[4] Errugbilari ezohiko eta miresgarria izan zen. Lasterraldi luze bezain indartsuak egin ohi zituen, eta entsegu ikusgarriak. Biarritzekin 311 partidatan jokatu zuen, 111 entsegu egin eta 1.207 puntu erdietsi. Nekaezina zen zelaian, eta sena eta talentua zituen ardatz. Bestetik, bat-bateko jokoa eta irekia zituen gustuko.[3]

Frantziako selekzioarekin 1980ko azaroaren 8an jokatu zuen lehenbiziko partida, Pretorian, Hegoafrikaren aurka[oh 1] eta, harrezkero, 12 urtean jantzi zuen Frantziako elastikoa. Selekzioarekin marka guztiak hautsi zituen: 93 partidatan izan zen internazionala ofizialki, 38 entsegu egin zituen eta 16 aldiz izan zen kapitaina. Mundu osoan ezagutu zituzten haren dohain ikaragarriak.[4][5] Urte horietan, Frantziak sei aldiz irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa, eta 1987ko Munduko Errugbi Txapelketaren finalera iritsi zen, Australiaren kontrako finalerdian, luzapenean, Blancok berak lortutako entsegu bati esker.[5]

Azken partida ofiziala Frantziako Barbariansekin jokatu zuen, 1992ko urriaren 31n, Hegoafrikaren aurka.[6] Orduko, talasoterapia gune bat irekia zuen Hendaiako Sokoburu eremuan, eta Quinze - Serge Blanco arropa linea sortua.[7] Enpresaburu jarduerak kirol karguekin tartekatu zituen: Biarritz Olympiqueko presidentea 1995etik 1998ra, Ligue nationale de rugbyko presidentea 1998tik 2008ra, eta Biarritz Olympiqueko presidentea, berriz, 2008tik 2015era; Biarritz eta Baiona taldeak bat egiteko proiektuak porrot egin zuelarik eman zuen dimisioa.[1]

Palmaresa

Biarritz Olympique

Frantziako selekzioa

Oharrak

  1. Hegoafrika 37 eta 15 nagusitu zen.
  2. Irlandarekin berdindua.
  3. Eskoziarekin berdindua.
  4. Galesekin berdindua.

Erreferentziak

  1. Zabaleta, Eneritz. Serge Blanco badoa. Berria, 2015eko ekainak 24 , berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-18).
  2. Blanco, Serge. Mes rebonds favorables. Marabout, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2021-9-18).
  3. Alduntzin, Koldo. Ikusgarritasunaren eredu. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko abenduak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-18).
  4. Alduntzin, Koldo. Miarritzen omenaldi hunkigarria egingo diote asteburuan Blancori. Euskaldunon Egunkaria, 1992ko abuztuak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-18).
  5. Serge Blanco. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-9-18).
  6. Alduntzin, Koldo. Blancoren agurrean Hegoafrikak galdu. Euskaldunon Egunkaria, 1992ko azaroak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-18).
  7. Jourgeaud, Bénédicte. La ville en mode rugby. Le Figaro, 2009ko otsailak 10, lefigaro.fr (Noiz kontsultatua: 2021-9-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.