Serbokroaziera
Serbokroaziera[2] eslaviar hizkuntza bat da, 1918tik 1991 arte lehenik Jugoslaviako Erresumako eta gero Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako hizkuntza ofiziala izana. Haren dialektoak kroaziera, serbiera, montenegroera eta bosniera dira, egun politika-arrazoiengatik bereizten badira ere. Idazteko bi alfabeto erabiltzen dira: latindar alfabetoa (aldaera guztietan) eta alfabeto zirilikoa (serbiera eta montenegroerarako, latindar alfabetoarekin batera).
Serbokroaziera | |
---|---|
srpskohrvatski jezik — hrvatskosrpski jezik — хрватскосрпски језик — српскохрватски језик — хрватскосрпски — српскохрватски — hrvatskosrpski — srpskohrvatski | |
Serbokroazieraren eremua. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Bosnia-Herzegovina, Serbia, Montenegro eta Kroazia |
Hiztunak | 16,4 milioi[1] |
Ofizialtasuna | Inon ez (Jugoslaviako hizkuntza ofiziala izana, 1918tik 1991 arte) |
Eskualdea | Balkanak |
Araugilea | Ez du (gaur egun ez du forma estandarrik) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Eslaviar hizkuntzak Hegoaldeko eslaviar hizkuntzak Western South Slavic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, ordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Gaj's Latin alphabet (en) eta Serbian Cyrillic alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | sh |
ISO 639-2 | baliorik ez |
ISO 639-3 | hbs |
Ethnologue | hbs |
Glottolog | sout1528 |
Wikipedia | sh |
Linguasphere | 53-AAA-g |
ASCL | 3507 |
IETF | sh |
Alderaketa
kroaziera | bosniera | serbiera |
---|---|---|
Glede ispušnih plinova i zagađivanja zraka u Jeruzalemu, bilo bi potrebito poduzeti mjere sigurnosti! | U pogledu izduvnih gasova i zagađivanja vazduha u Jerusalimu, bilo bi potrebno preduzeti mjere bezbjednosti! | У погледу издувних гасова и загађивања ваздуха у Јерусалиму, било би потребно предузети мере безбедности! |
Dialektoak
Herri dialektoak bi modutan sailka daitezke: alde batetik, zer esateko erabiltzen den hitza kontuan hartuta: kaj, ča (/txa/ ahoskatua) ala što (/xto/); beste alde batetik, e, je (/ye/ ahoskatua) ala i erabiltzeko ohituraren arabera: adibidez, ibaia esateko, batzuek reka eta beste batzuek rijeka erabiltzen dute.[3]
Dialektoetan hiru talde bereizten dira:
- kajkaviarra, sei azpidialektotan bereizita. Kroaziaren iparraldean eta Zagreb inguruan zabalduta dago. Eslovenierarekin lotura du.
- cakaviarra, Istrian mintzatzen da, Dalmaziako kostaldean eta Adriatikoaren uharteetan. Horrek ere sei azpidialekto ditu.
- stokaviarra, dialekto nagusia. Hamaika azpiadialekto ditu, Kroazian, Bosnia-Herzegovinan, Serbian eta Motenegron mintzatuak.[3]
Erreferentziak
- (Ingelesez)Serbokroaziera Ethnologuen
- Hala agertzen da, gidoirik gabe, Euskaltzaindiaren 38. arauan.
- http://www.proel.org/index.php?pagina=mundo/indoeuro/eslavo/serbocro
Kanpo estekak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |