Serafín Ajuria

Serafín Ajuria Urigoitia (Bilbo, 1879ko uztailaren 27a - Gasteiz, 1937ko martxoaren 3a) arabar enpresaburua izan zen.

Serafín Ajuria
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1879ko uztailaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1937ko martxoaren 3a (57 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta politikaria

Bilbon jaio arren, bere bizitza pertsonala eta politikoa Araban egin zuen, hain zuzen ere bere aitonaren herrian, Araian, igaro zuen denbora gehien. Bertan hasi zuen jarduera industriala, Carlos anaiarekin. 1901ean, bere bazkide Segundo Aranzabalekin batera, krisian zegoen Metalúrgica Vitoriana enpresa erosi zuten. Bertan, altzairua lortzeko espainiar fabrikazioko lehen labe elektrikoak muntatu zituzten. Aranzabal 1923an hil zenean, Ajuria, S.A. enpresa sortu zen, eta hil arte zuzendu zuen.[1]

Garai hartan, probintziako diputatu, Gerrako Batzorde Karlistako kide, Hospizioko Batzordeko kide, Espainiako Bankuko kontseilari eta San Migel parrokiako fabrika-batzordeko kidea izan zen.

Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren egoitza ofiziala den Ajuria Enea jauregitxoaren lehen jabea izan zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.