Septimania
Septimania[1] Galia Narbonensis erromatar probintziaren mendebaldeko zatia izan zen, eta egun Languedoc-Roussillon frantziar eskualdea dena. Goi Erdi Aroan eskualde horri bisigodoek Gallia edo Narbonensis izena eman zioten. 462an Teodoriko II.aren bisigodoek Narbona eta bere ingurua okupatu zuten[2]. 507ko Vouilléko Gudu arte bisigodoak jaun eta jabe izan ziren Galia eta Hispania gehienean, baina urte horretan frankoak gailendu zitzaizkien, eta tropa frankoak Garona ibaian gora bisigodoen hiri guztiak harrapatu zituzten Septimaniaraino. Aldiz, Carcassonan bisigodoek eutsi egin zieten eta Septimania bisigodo geratu zen beste bi mendez, 719an musulmanek Narbona atzeman zuten arte.
VIII. mendean Kordobako emirerriak menderatu zuen;[3] eta 759an, 40 urtez musulmanen eskuetan izan ondoren, Pepin Laburraren frankoek erabat konkistatu zuten. Frankoek Gothia edo Marka Gotikoa (marca Gothica) izenera aldatu zuten.
Septimania Karolingiar Inperioaren marka eta, XIII. mendera arte, Mendebaldeko Frantziaren zati bat izan zen, nahiz eta politika eta kulturalki iparraldeko Frantziarekin zerikusirik izan ez. Erdi Aroan Tolosako konderria, Proventza eta Katalunia artean zegoen eskualdea hizkuntzalaritza eta kulturaren ikuspegitik Okzitania izan zen[4]. XIII. mendearen hasieran, Gurutzada Albitarra zela eta, frantziar erregeek konkistatu eta Languedoc izendatu zuten.
Batzuen ustez "Septimania" izena Béziers hiriaren erromatar izenetik, Colonia Julia Septimanorum Beaterrae, omen dator, VII. Legioaren beteranoak bertan bizi zirelako. Litekeena ere bada eskualdeko zazpi hirietatik erakarria izatea, hau da: Béziers, Elne, Agde, Narbonne, Lodève, Maguelonne eta Nimes. Mugak Garona ipar-mendebaldean, Rodano ekialdean eta Mediterraneo itsasoa eta Pirinioak hegoaldean zituen[5].
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
- Thompson, Edward Arthur. (1969). The Goths in Spain. Oxford: Clarendon Press.
- Collins, Roger. (1989). The Arab Conquest of Spain, 710–797. Oxford: Blackwell Publishers.
- Lewis, Archibald Ross. (1965). The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050. Austin: University of Texas Press.
- James, Edward. (1980). «Septimania and its Frontier: An Archaeological Approach» Visigothic Spain: New Approaches (Oxford: Clarendon Press).
Kanpo estekak
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |