Harakiri

Harakiri edo hara-kiri (japonieraz: 腹切 edo 腹切り, "sabeleko ebakia") Japonian egiten den edo zen suizidio mota bat da non erraiak ateratzea du helburu. Japonian nahiago dute seppuku (japonieraz: 切腹 seppuku) terminoa, harakiri hitza baldarra kontsideratzen baita. Zenbaiten ustez, ordea, harakiri eta seppuku ez dira gauza bera eta ezberdintasuna kanjien irakurketan datza.

Harakiria ohiko praktika zen samuraien artean, bizitza ohorezko heriotza bati lotuta ikusten baitzuten, eta uko egiten zien berezko heriotza suposatuko zuen edozein erari. Horregatik, edozein akatsek ohore hori galarazi baino lehen, harakiria erabiltzen zuten heriotzaren bila. Harakiria erabiliz nagusiari heriotzaraino jarraitzea oibara (japonieraz: 追い腹 edo 追腹 oibara) edo tsuifuku (japonieraz: 追腹 tsuifuku) zen.

Etimologia

Akashi Gidayu Seppuku aurretik yuigon o zeppitsu azken poemaren erredakzioan.
Hiltzear dagoena

Harakiri (腹切) eta seppuku (切腹) hitzek japonieraz karaktere berdinak dituzte, baina ordenaketa eta irakurketa desberdinak dituzte: harakiriak, kun irakurketa (japoniarra jatorriz) eta seppukuak, on irakurketa (txinatarra jatorriz) erabiltzen dituzte. Antzeko zerbait gertatzen da oibara (追腹) eta tsuifuku (追腹) terminoekin, kasu honetan karaktereen ordena berdina bada ere.

Harakiriaren erritua

Harakiria samurai gerlarien kodea zen bushidōaren alderdi garrantzitsu bat zen. Ekintza borondatezkoa izan zitekeen eta gerlariek aurkariaren eskuetan ez erortzeko erabil zezaketen harakiria edo, ohore kodeari huts egin izanez gero, hau garbitzeko. Zenbaitetan, berriz, derrigorrezkoa zen, hilketa, lapurreta, usteltze... kasuetan jaun feudalak (daimyō), shōgun edo tribunalak horrela aginduta. Aldarte honetan, normalean, salatua konfiantzazko daimyō baten pean jarri ohi zen eta epe bat ematen zitzaion harakiria gauzatzeko. Ez bazen betetzen, exekutatu egingo zuten. Normalean, ez ziren honaino iristen eta salatuak garaiz betetzen zuen bere harakiria, familia izango baitzen desohore haren oinordeko, ondare guztiak desjabetuko zizkietelarik. Samurai leinutik kanporatuta geratuko ziren eta, askotan, gosez hilko ziren.

Harakiria gauzatu baino lehen, sakea edaten zuten eta, ia beti, zeppitsu edo yuigon izeneko azken poema bat idazten zuten tessen edo gerrako haizemailearen atzealdean. Zorigaiztoko unean, egilea belauniko jarri ohi zen, seiza egoeran, kimonoa irekitzen zuen (normalean zuria zen, gaur ere hilotzek soilik eramaten dutena), eta kimonoaren mahukak belaun azpian sartzen zituen, heriotza etortzen zitzaionean, gorpua era desegokian atzeraka ez erortzeko. Orduan, tantōaren (20-30 cm-ko daga bat) xafla arrozezko paperean arretaz biltzen zuen, eskuak odolez zikinduta hiltzea desohorea baitzen, eta daga sabelean sartzen zuen.

Erritoa ez zen nolanahikoa. Tantōa ezkerretik sartu behar zen, eskuinalderantz begira. Eskuinalderantz ebaki behar zen tinko eta eskuinera itzuli gero, erdira arte, gero, bertikalki, bularrezurreraino joan behar baitzen. Baina hau oso mingarria zen eta ikuslearentzat ez zen batere atsegina. Erraza zen hesteak atera eta lurrean zabaltzea. Hori gutxi balitz, samuraia ez zen segituan hitzen eta hilzoriak ordu luzeak iraun zitzakeen. Harakiria egiten ari zenak ez zuen hainbeste sufritu nahi eta ikusleak, bere aldetik, ez zuen hain une latza nahi; horregatik, laguntzaile bat jartzen zitzaion, kaishaku. Maiz, hiltzear zegoenak aukeratzen zuen eta, askotan, lagunak edo familiakoak ziren. Haren zeregina hil behar zuenaren ondoan zutik egotea zen eta, behar zen unean, burua moztea. Une hori hil behar zuenak zehazten zuen aurrez eta, normalean, seinale bat adosten zuten, laguntzaileak efikaziaz bere lana egiteko. Gehienetan, hil behar zuena ez zen tantōa sabelean sartzera iristen eta, keinuarekin bakarrik, kaishakurentzat seinalea egiten zuen. Hainbat samuraik harakiria praktikatzen zutenen kemena kuantifikatzen zuten, laguntzaileak burua moztu baino lehen noraino iritsi ziren baloratuz. Ebaki bertikala bizkarrezurreraino iristen bazen, apartekoa kontsideratzen zen.

Emakumeak eta harakiria

Onodera Junairen emaztea, 47 rōninetako bat, jigai egiteko prestatzen eta senarrari betirako laguntzen.

Emakumeek ere bazuten harakirirako aukera. Arrazoi ezberdinek eraman zezaketen hartara: aurkariaren eskuetan ez erortzeko, bere senar edo jabeari heriotzan jarraitu ahal izateko, bere buruaz beste egiteko agindua jasotzean... Egia esan, teknikoki, emakumeak bere buruaz beste egiten duenean ez du harakiri edo seppuku egiten, bere buruaz beste (jigai) baizik. Desberdintasun nagusia ebakia egingo zuen lekua da, sabelaren ordez, lepoa izango baitzen, kaiken izeneko filo bikoitzeko dagarekin arteria karotida moztuz. Aurrez, emakumeak orkatilak, izterrak edo belaunak lotuko zituen, erortzean hankak irekita hiltzearen desohoreari ekiditeko.A gizonezkoa umea nork ez du gainditu bere gempukku ere onartzen zen, bere buruaz beste jigai batera. Era berean, gutxi neska non irakatsi jigai urte hasieratik. Ez zen ezohiko denean gotorleku bat izan zen, ez bakarrik baina baita ere emakumeen adina 3 eta 14-garren bi sexuen arteko seme-alabak izan ezean, non hil duten jigai ebaketa nagusia ildo edo tanto edo kaiken bultzaka euren mina bota dute. Hartu batzuetan masa-en hilketa bat izan zen, hala nola harrapatu saihesteko, lekualdatu edo omenez

47 rōninen historia

47 rōninak Kiraren etxeari eraso egiten.

Harakiria edo seppukua 47 rōninen historiaren nahitaezko zatia da. Edo Aroaren hasieran eman, eta Japoniako literaturan eta kabukian betirako geratuko zen gogoan. Hauxe da bere trama:

Asano Takuminokami Naganori eta Kira Kozukenosuke Yoshinaka bi damyō edo jauntxo feudal dira eta shōgunaren gortean zeuden eztabaida piztu zenean. Kirak Asano iraindu zuen eta honek wakizashia (ezpata) zorrotik atera eta Kira kopetean zauritu zuen. Debekatuta zegoen edozein arma ateratzea shōgunen etxean eta, Asano harakiria egitera kondenatu zuten. Delitu larria zen eta sendi osoak alde egin beharko zuen lur haietatik, morroiak lanik gabe geratu ziren eta samurai asko rōnin izatera pasatu ziren, buruzagirik gabeko gerlariak. Intzidente hura ofentsa ikaragarria zen eta mendekua egingo zuten eta Kira hil eztabaidatu zuten. Ez zeuden denek ados, 60 batek bakarrik sinatu zuten bere odolez mendekurako dokumentua. Gainontzekoek alde egin zuten. Alde zeuden gerlarietako batzuk ere damutu eta bertan behera utzi zuten ekimena. Eramankizunez betetako bi urte pasa ondoren, mendekua egiteko prest zeuden. Abenduko gau batean, elurte ikaragarri baten pean, 47 rōninek Kiraren etxeari eraso zioten eta nagusia zenak erabilitako arma beraz harakiria egiteko gonbidapena luzatu zioten. Kirak ezezkoa eman zuen eta burua ebaki zioten, burua jaso eta Sengakuji tenplu budistan lurperatuta zegoen nagusiaren hilobirantz joan ziren.

Hau egiteagatik, shōgunak, beraien ondra berreskuratu nahi bazuten, zigortu egin zituen 47 rōninak harakiria egitera (daimyō bat hil baitzuten) eta lurperatuak izan ziren Sengakuji tenpluan, beraien nagusiaren ondoan.

Egia esan, harakiria egin zutenak 46 rōnin izan ziren, Kira hiltzerako garaian Teresaka Kichiemon Oishik gobernatutako herrira itzuli zen familiarrei gertatutakoaren berri ematera eta exekuziotik libre geratu zen. Azkenik, urteen poderioz hilko zen, eta Sengakuji tenpluan, Tokion, eman zioten lur, bere adiskideen ondoan.

Kontuan hartzekoa da samurai hauek 2 urte pasa zituztela mendekua planifikatzen, eta hau lortzeko beraien buruak mozkor, alfer, arlote edo ero paperak egin zituzten, gizartearen zaborrarekin harremanetan jarriz. Beraien nagusia hiltzean, shōgunak zelatatuak izan zitezen agindu zuen, Kiraren aurkako atentaturik berriz ez garatzeko.

Bi urte pasa ondoren, shōgunaren barrandariak gertatutakoa esan eta samuraiekiko jagoletza kendu zitzaien; hauxe izan zen daimyōari mendekua egiteko aukera.

Harakiria egin zuen jende ezaguna

Kronologikoki ordenaturik:

Harakiria Historia Garaikidean

Harakiria epaiketa baten ondorengo zigor bezala 1873an debekatu zuten; hala ere, honen praktika ez da oraindik guztiz desagertu. Kasu askori buruzko informazioa bildu da, non harakiria borondatezkoa egiten zuten. Esaterako, 1895ean, militar batzuek Txinari konkistatutako lurraldea itzultzearen aurka azaldu ziren eta, kexa gisa, harakirira egin zuten; gainera, 1912an enperadorea hiltzean, Maresuke Nogi jeneralak eta bere emaztea zen Meijik ere erritua burutu zuten eta, hori gutxi balitz, Bigarren Mundu Gerraren ostean amore eman baino heriotza nahiago izan zuten soldadu askok ere praktikatu zuten.

1911ko apirilaren 25en Emilio Salgari italiar idazle ezagunak bere buruaz beste egin zuen Turinen japoniar teknika honen bitartez.

1970ean, Yukio Mishima eta bere jarraitzaileetako batek harakiri bat burutu zuten jendaurrean, armada Estatu kolpe bat ematera sustatu nahian. Mishimak harakiria Kanetoshi Mashita jeneralaren bulegoan egin zuen, bere kaishakunina, Masakatsu Morita izeneko 25 urteko gizon bat 3 aldiz saiatu zen Yukio Mishimaren burua mozten, baina ez zuen arrakastarik izan. Azkenik, Hiroyasu Koga izan zen burua moztu ziona Mishimari. Masakatsu Morita bera ere bere harakiri propioa egiten saiatu zen, baina ebakiak ez ziren oso sakonaz eta ez zegoen heriotzarako arriskurik; Kogari seinale bat eman eta burua moztu zion.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.