Sentimendu
Sentimendua gogo aldarte bat da, bai eta gogo aldarte horrek dakarren emozio kontzeptualizatua ere. Hala ere, harekin estu loturik badago ere, bereizi beharreko kontzeptuak dira sentimendua eta emozioa: emozioa laburragoa eta biziagoa izaten da; sentimenduak, berriz, gehiago irauten du eta apalagoa da. Sentimendua pentsatutako eta sentitutako emozioa dela esan daiteke, eta emozioa sorrarazi duen estimulurik ez dagoenean ere mantendu egiten da. Ezinezkoa da estimulu jakin batek sorrarazten duen erreakzio fisiologiko emozionala kontrolatzea, baina sentimendua alda daiteke, bizitako emozioarekin lotzen den sentimenduaren arabera.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.