Senner poni
Senner ponia batzuek desagertutzat eta beste hainbatek desagertzeko egoera larritzat jotzen duten Alemaniako zaldi arraza bat da. Egoera hau geratzen diren abereen odol garbitasunari buruzko eztabaidatik dator. Beren tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik abere hauek ponien sailkapen taldean kokatuak dira.
Senner ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Arrazaren historia
Senner poni basatiak Teutoburg basoan larretzen ziren desagertu aurretik[1]. Hala ere, uste da beraien geneak Alemaniako hainbat zaldi arrazatan kontserbatu direla[2], esate baterako Hanoveriar zaldietan. Azken poniak beste hainbat zaldi arrazarekin gurutzatuak izan ziren joan den mendean[3].
Arraza ere Dülmen poniarekin lotuta zegoen. Dülmen ponia eta Senner poniak dira jatorrizko bi zaldi arraza alemandar bakarrak.
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.