Sengoku Aroa

Sengoku Aroa (戦国時代 Sengoku jidai "gerran diren lurraldeen aroa") Japoniako historiko gerra zibilen aro luze bat izan zen. Onin gerrarekin hasi zen, 1467an, hamar urte luzez iraun zuelarik, eta beste 90 urtez luzatu zen. Kyotoko autoritate zentrala desegin zen, nahasmen soziala sortuz eta azkenean gerra zibili ekarriz. Azuchi-Momoyama aroaren etorrerarekin 1573-1603, Japoniako batasun prozesua eman zen, harik eta ordena eta bakea berrezarri ziren arte 1603 eta 1615en artean etorri zen Edo Aroan (1615-1868).

Japoniako historia

Sengoku aroari historialari japoniarrek bestela zerikusirik ez duen Txinako Estatu Gerlarien Garaiaren omenez jarri zioten izena. Japonia modernoak, Oda Nobunaga, Toyotomi Hideyoshi eta Tokugawa Ieyasu "Bateratzaile handiak" bezala ezagutzen ditu, Japoniako gobernu zentrala eta lurralde batasuna berreskuratu zutelako.

Laburpena

Aro honetan, nahiz eta Japoniako enperadorea ofizialki nazioko agintaria zen eta jauntxo guztiek leialtasuna zor zioten, figura zeremonial eta erlijioso bat zen shogunari boterea ematen ziona, general goren baten parekoa zen samuraien burua, noblezia goi kargua. Urteetan zehar shogunek boterea galdu zuten eta daimyo-ek eskuratu zuten, lurraldearen batasunaren kontra, erreinu txikiak bailira autonomoki gobernatuz.

Horrela ere, Ashikaga shogunerriak (1336-1573) aurreko Kamakura shogunerriaren (1185-1333) estruktura mantendu zuen eta gobernu gerlari bat sortu zuen, Hojo klanak ezarri zituen eskubide sozial-ekonomikoetan oinarrituta Joei kodearekin 1232an. Ez zuen daimyo askoren leialtasuna lortu, bereziki haien lurraldeak Kyototik urrun izanagatik, kontrolpean manten ezin zitzakeelako. Jauntxo hauetako asko lurren kontrolagatik eta shogunatoarenganako eraginarengatik, kontrolik gabe hasi ziren borrokatzen. Ming Txinarekin tratuak areagotu zirenean ekonomia hobetu zen eta diruaren erabilera areagotu zen, merkatuak eta hiri komertzialak agertzen joan ziren heinean. Horrek eta hobekuntzek nekazaritzan eta tratu txikiek, autonomia lokalaren nahia handiagoa izatea ekarri zuen hierarkia sozialaren maila guztietan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.