Sengkurong
Sengkurong Bruneiko Brunei eta Muara barrutian dagoen mukim edo azpibarruti bat da, barruti honen mendebaldean kokatua dagoena.
Mugak
Iparraldean, Hegoaldeko Txinako Itsasoarekin muga egiten du, Gadong A mukim edo azpibarrutiarekin, ekialdean, Kilanas mukim edo azpibarrutiarekin hegoekialdean, Pengkalan Batu mukim edo azpibarrutiarekin hegoaldean, eta, azkenik, Tutong barrutiko Keriam mukim edo azpibarrutiarekin mendebaldean.
Herrixkak
- Kampong Sengkurong A
- Kampong Sengkurong B
- Kampong Tagap
- Kampong Selayun
- Kampong Sungai Tampoi
- Kampong Mulaut
- Kampong Tanjong Nangka
- Kampong Kulapis
- Kampong Katimahar
- Kampong Lugu
- Kampong Jerudong
- Kampong Bukit Bunga
- Kampong Pasai?
Beste toki batzuk
- Pantai Jerudong
- Pulau Pungit
Oharra
Mukim edo azpibarruti hontako kostaldetik urruti, hainbat lursail daude itsasoan. Hauetako batzuk, Empire Hotel & Country Club eta Pantai Jerudongetik gertu daude. Hauek, gizakiak eginiko aldaketak dira, eta, hauen barnean bi lur mihi luze daude, itsasoraino zabaltzen direnak, ia-ia, laku bat eratuz, ezkerrean nahiz eskuinean, ura duelarik. "Laku" honen barnean, gizakiak eraturiko uharte bat dago. Ia-ia Sengkurong mukim edo azpibarruti hontako kostalde guztia, aldatua izan da, eta hainbat lursail gehitu zaizkio, forma eta hedadura ezberdinekoak eta hainbat pinu arbola landatuta dago bertan.