Senegal (ibaia)
Senegal[1] Mendebaldeko Afrikako ibaia da, Ginea eta Mali zeharkatu, eta Mauritania eta Senegalen arteko muga egiten duena 1.790 kilometro luze da, eta 337.000 kilometro koadroko arroa hartzen du.
Senegal Fleuve Sénégal (fr) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.050 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 13°48′52″N 10°49′49″W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 419.575 km² |
Arro hidrografikoa | Senegal River basin (en) |
Ur-emaria | 640 m³/s |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa |
Ibilbidea
Iturburua Gineako Fouta Djalon mendigunean dauka, non Bafing izena duen. Bafing eta Bakoye ibaien bilgunean hartzen du Senegal izena. Mali alderik alde igaro ondoren ipar-mendebaldera egiten du, eta Bakel hiritik aurrera Senegal eta Mauritaniaren arteko muga eratzen du. Bakel eta Dagana hirien artean hasten da ibaiaren delta zabala. Bokalea Ozeano Atlantikoan dago, Saint Louisen ondoan. Irailetik urria arte uholdeak izaten dira delta inguruko lurraldeetan. Ura jaistean artoa, arroza eta artatxikia aldatzen dituzte[2].
Ibaiadarrak
Ibaiadar nagusiak Faleme, Karakoro eta Gorgol ibaiak dira.
Hidrometria
Senegal ibaiaren emaria 71 urtez, 1903tik 1974ra, neurtua izan da Daganan. Ikertutako eremuak 268.000 km² ditu, arro osoaren %80a. Urteko batez besteko emaria 687 m³ segundokoa da, baina gorabehera handiekin. 71 urte horietan neurtutako emaririk txikiena 4 m³ segundokoa izan zen eta handiena 3.260 m³ segundokoa[3].
Senegal ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Daganan neurtuak
Datuak: 1903 eta 1974 artean[3]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
- Lur entziklopedietatik hartua.
- GRDC - Le Sénégal à Dagana Grdc.sr.unh.edu