Semigaliar

Semigaliarrak (letonieraz: zemgaļi) antzinako herri baltiko baten kideak ziren, batez ere Semigalian eta inguruko eskualdeetan bizi zirenak. Germaniar gurutzatuen, Ezpataren Anaia Livoniarren eta Livoniar Ordenaren aurkako bere erresistentzia luzeagatik nabarmendu ziren.[1]

Talde etniko infotaulaSemigaliar
Motaetnia
Honen parteEastern Balts (en) Itzuli
Geografia
EstatuaLetonia

Buruzagi nabarmenak

Semigaliarrak monarkia bat ezarri zuen Baltikoko lehen herria izan zen, semigaliar nobleen boterearekin alderatuta oraindik ahula zela.

Semigaliar buruzagi nabarmenetako bat Viestards izan zen. Honek, XIII. mendearen hasieran semigaliar aurkako fakzioak estatu bakar baten batasunera batzeko asmoz, aliantza bat egin zuen alemaniar gurutzatuekin, kanpoan zituzten etsaiak garaitzeko. Ituna hautsi ondoren, gurutzatuek euren lurrak inbaditu zituzten eta lituaniarrekin aliatu ziren, 1236an Sauleko guduan Ezpataren Anaia Livoniarrak ia deuseztatu zuena.

Nameisisek, beste semigaliar buruzagi batek, semigaliar eta lituaniar tribuak batu zituen germaniarren lurretan (Prusia) mendekuzko kontraeraso bat egiteko. Bere jarduerei buruz ezagutzen diren iturri nagusiak Livländische Reimchronik eta Das Zeugenverhör des Franciscus de Moliano (1312) dira. Hala ere, 1270eko hamarkadaren amaieran Semigalian eta ekialdeko Prusian germaniar gurutzatuen aurkako garaipen handiak lortu zituen buruzagi boteretsu bat zegoela badakigu.

Semigaliarrek, euren erresistentziarekin jarraitu zuten 1290era arte, Sidrabeneko euren azken gotorlekua erre zuten arte. Orduan, semigaliar kopuru handi batek Lituaniara emigratu zuen, eta, han, germaniarren aurkako borrokan jarraitu zuten.

Erreferentziak

  1. Gimbutas, Marija, The Balts, (1963) Londres: Thames and Hudson, p. 97–102

Kanpo estekak

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.