Semeru
Semeru (indonesiera: Gunung Semeru), Javan (Indonesia) dagoen sumendia da. Java uharteko mendirik altuena da. Estratosumendi horri Mahameru ere esaten zaio, Mendi Handia esan nahi duena. Hindu-budisten mendi mitikotik datorkio izena: Meru edo Sumeru, jainkoen bizilekutik.
Semeru | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.676 m |
Prominentzia | 3.676 m |
Mota | Geruza-sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 8°06′00″S 112°55′00″E |
Mendikatea | Tengger massif (en) |
Estatu burujabe | Indonesia |
Indonesiaren banaketa administratiboa | Ekialdeko Java |
Erregentzia | Malang |
Babestutako-eremua | Bromo Tengger Semeru National Park (en) |
Leku geografikoa | Java |
Mendizaletasuna | |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Geologia
Ekialdeko Javaren kostaldeko planoen gainean dago, gailur handi bat duela. Kraterraren gailurrean lerro baten bidez eratutako kraterraren aintzira ikus daiteke. Semeru Tengger-eko Konplexu Bolkanikoaren hegoaldeko muturrean dago.
Erupzio-historia
Semeruren erupzio-historia nahiko zabala da. 1818tik 55 aldiz sartu da erupzioan (horietatik 10etan heriotzak eragin ditu), laba-ibaiekin eta piroklastoekin. Semeruk izan dituen erupzio guztiak jaso eta sailkatu dira.
Semeru etengabe erupzio egoeran egon da 1967tik gaur arte. Erupzio txiki horiek 20 minutu inguru irauten dute.[1]
Semerua turistek eskalatu ohi dute, Ranu Paneko herritik iparralderantz hasita. Aditu ez direnentzat oso arriskutsua izan daiteke hori. Soe hok Gie, 1960ko hamarkadako indonesiar ekintzailea, 1969an hil zen gas pozoitsuak arnasteagatik Semerua eskalatzen ari zela.[2]
2021eko abenduaren 4an urtean bigarren aldiz eztanda egin zuen[3].
Erreferentziak
- http://www.abc.net.au/news/stories/2009/03/06/2509895.htm?section=justin for March 2009 eruption
- Birth of Soe Hok Gie. Viva News 17 de diciembre de 2008.
- (Ingelesez) BASOEKI, AGOES. (2021-12-04). «Indonesia's volcano spews ash, gas, killing 1, dozens hurt» San Francisco Chronicle (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).