Semeno Azkarra
Semeno Azkarra —gaztelaniaz: Jimeno el Fuerte— VIII. mendeko baskoien buruzagia izan zen. Deierri eta alboko lurraldeetako, hau da, Nafarroa zaharreko, buruzagia eta baskoien arteko buruzagi nagusietako bat izan zen. Abd ar-Rahman I.a Kordobako emir musulmanak menderatu zuen 781. urtean.
Batzuk Semeno leinuko erregeen lehen aitzindari bezala hartu badute ere, agian Semeno Iruñekoarekin nahasiz, gaur egun ez dago honen frogarik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.