Selonia
Selonia[1] (letonieraz: Sēlija; lituanieraz: Sėla), baita Augšzeme ("Goierri") ere, Letoniako eskualde kulturala da, Semigaliako ekialdean dagoena.[2] Hiri nagusia Jēkabpils du. Seloniera galdurik izan arren, biztanle batzuek latgalieraz egiten dute.
Eskualdeak Aknīste, Ilūkste, Jaunjelgava, Jēkabpils, Nereta, Sala eta Viesīte udalerriak eta Daugavpils, Jēkabpils eta Krāslava hirien zati batzuk ditu barnean, Mendebaldeko Dvinaren ezkerraldean daudenak hain zuzen ere.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- Arveds Švābe, ed.: Latvju enciklopēdija. Stockholm: Trīs Zvaigznes, 1952-1953
Kanpo estekak
Artikulu hau Letoniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.