Selim I.a
Selim I.a (Amasya, 1465 - Tekirdağ, 1520ko irailaren 22a), Ausarta edo Zorrotza (turkieraz, Yavuz) izenez ere ezaguna, Otomandar Inperioko sultana izan zen 1512tik 1520an hil zen arte.
Selim I.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
1517 - 1520ko irailaren 22a ← Al-Mutawakkil III (en) - Suleiman I.a →
1512ko maiatzaren 5a - 1520ko irailaren 22a ← Bayezid II.a - Suleiman I.a → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Amasya, 1470eko urriaren 10a | ||||
Lehen hizkuntza | Otomandar turkiera | ||||
Heriotza | Çorlu (en) , 1520ko irailaren 22a (49 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Yavuz Selim Mosque (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: karbunkoa | ||||
Familia | |||||
Aita | Bayezid II.a | ||||
Ama | Ayşe Gülbahar Hatun | ||||
Ezkontidea(k) | Ayşe Hatun (en) Ayşe Hafsa Sultan (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Osmanliar Dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Otomandar turkiera arabiera persiera Erdi Aroko greziera tatarera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | poeta | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Bayezid II.a aita tronutik kendu zuen 1512an. Handik gutxira hil zen, Dimetokako erretirorako bidean.
Otomandar Inperioan bere tronuratzea sendotzeko, senideak eta ilobak hil zituen. Otomandarren dinastian behin baino gehiagotan erabilitako praktika zen; besteak beste, Selimen aitona zen Mehmed II.ak horrela jokatu zuen.
Sultanerri mameluktarrari eraso egin eta suntsitu egin zuen, eta horrek Siria, Palestina eta Egipto anexionatzea ekarri zuen. Era berean, otomandarren boterea Meka eta Medina hiri santuetara hedatu zuen.
Aitona Mehmed Konkistatzailea sultanak egin zuen bezalaxe, kalifa titulua eskatu zuen beretzako. Titulu horrek ("Islamaren zaindaria") titulu horren eramailea Islameko —bai adar xiita eta bai adar sunia—, agintari zibil eta erlijioso garrantzitsuen kontsideratzen du.
Selim Egiptoko kanpainatik itzuli eta Rodaserako espedizioa prestatzen ari zela, gaixotu eta agintaldiko bederatzigarren urtean hil egin zen. Karbunkoa zuen, agintaldiko zortzi urtetako kanpainetan garatu zuena.
Hil aurretik bere seme Soliman hautatu zuen ondorengo izateko, eta gainerako seme-alaba guztiak hil egin zituen, Solimanek sultanerrian barne-arazorik izan ez zezan.