Seleuzia Pieria
Seleuzia Pieria[1] antzinako Siria eskualdean kokatutako hiria izan zen, K.a. 300ean Seleuko I.a Nikator seleukotar erregeak sortua, Orontes ibaiaren itsasoratze tokian eta Pieria mendien oinean. Hiria, Antiokiaren itsas portu bezala sendotu zen. Siriar Gerretan, hiriak, garrantzi estrategiko handia hartu zuen, Siriaren kontrola hartzeko ezinbestekoa baitzen. K.a. 64an, Ponpeioren tropek hartu zuten, eta Erromatar Errepublikaren mende geratu zen, handik lau mende eta erdira, Bizantziar Inperioaren mende geratu zelarik. V. mende inguruan, hiria gainbehera etorri zen, eta, bi mende beranduago, VII. mendean, musulmanen inbasioek, behin betiko hondatu zuten. Gaur egun, bere antzinako handitasunaren froga diren hondakin arkeologiko ugari daude, Turkiako Samandağ herritik gertu.
- Artikulu hau Pierako antzinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Seleuzia».
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
Kanpo estekak
Artikulu hau Turkiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |