Seleuko I.a Nikator
Seleuko I.a Nikator (antzinako grezieraz: Σέλευκος Νικάτωρ, Séleukos Nikátōr, «Seleuko Garailea»; Europus, Mazedonia, K.a. 358 aldean - Lisimakia, Trazia, K.a. 281 aldean) Alexandro Handiaren jenerala eta Seleukotar Inperioaren sortzailea izan zen.
Seleuko I.a Nikator | |||
---|---|---|---|
K.a. 312 - K.a. 281 - Antioko I.a Soter → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Europos (en) , K.a. 358 aldean | ||
Heriotza | Lisimakia, K.a. 281 aldean (76/77 urte) | ||
Hobiratze lekua | Seleuzia Pieria | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Hiltzailea | Ptolomeo Zerauno | ||
Familia | |||
Aita | Antioko | ||
Ama | Laodize Mazedoniakoa | ||
Ezkontidea(k) | Apama (en) Estratonize | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Seleukotarrak Seleukotar Inperioa | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | koinéa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Antzinako Greziako erlijioa |
Bizitza
Antioko izeneko Filipo II.aren jeneral baten semea zen. Alexandro Handiaren gudarosteko ofiziala zelarik, Asiako kanpainian nabarmendu zen. Alexandro hil zenean (K.a. 323), Perdikas-en aurkako borrokan esku hartu zuen (K.a. 321), eta inperioaren zatiketan Babiloniaren gobernua egokitu zitzaion. Antigono Monoftalmosen aurka jardun behar zuen diadokoen –Seleuko, Ptolomeo, Kasandro, Lisimako– elkartearen eragilea izan zen. K.a. 316an Babiloniatik ihes egin behar izan zuen. 312an, ordea, Ptolomeoren gudarostearekin bat eginik, Antigonoren seme Demetrio Poliorzete garaitu zuen Gazan, eta berriro eskuratu zuen Babilonia.
K.a. 305ean errege (basileus) izendaturik, India aldera hedatu zuen bere mendeko lurraldea. Gero, Persia eta Baktriana hartu zituen, eta mendebaldera jo zuen. Berriro Ptolomeo, Kasandro eta Lisimakorekin elkarturik, K.a. 301ean Antigono garaitu zuen Ipsosko guduan (Frigia). Hiriburua Seleuziatik Oronteseko ertzetan eraikitako Antiokiara eraman zuen, Mediterraneoaren gaineko nagusigoa lortzearren. Siriako hegoaldearen jabetza zela medio, Seleuko Demetrio Poliorzeterekin elkartu zen Ptolomeoren eta Lisimakoren kontra. K.a. 285ean, alabaina, Demetrio preso hartu zuen. 281ean Lisimakori garaiturik, haren erresumaz jabetu zen. Mazedoniaren kontra jo zuen ondoren, baina Ptolomeo Zeraunok hil zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seleuko I.a Nikator |
Aurrekoa Kargu berria |
Seleukotar enperadorea K.a. 305-K.a. 281 |
Ondorengoa Antioko I.a Soter |