Selene
Selene[1] (antzinako grezieraz: Σελήνη, selɛ̌ːnɛː ahoskatua, 'ilargi') Greziako mitologiako pertsonaia da, Ilargia irudikatzen zuena, Hiperionen alaba eta Heliosen arreba. Pan eta Endimionen maitalea zen. Zilarrezko gurdi bat zeruan gidatzen irudikatu ohi da.[2]
Selene | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Σελήνη |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Luna (en) , Diana eta Moon (en) |
Domeinua | Ilargia |
Familia | |
Aita | Hiperion |
Ama | Tea eta Basileia (en) |
Bikotekidea(k) | Endimion, Helios eta Zeus |
Seme-alabak | Ersa (en) , Nemeako lehoia, Nemea (en) , Pandia (en) , Nartziso eta Menae (en) |
Anai-arrebak | Eos eta Helios |
Garai klasikoetan, Artemisarekin nahasten zuten, Helios bere neba Apolorekin egiten zuten moduan.
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.