Selçuk
Selçuk Selçuk barrutiko hirigunea da, Izmir probintzian, (Turkia). Egeoko Kosta eskualdean dago, Kusadasiren 18 kilometrotan, eta Efeso hiri historikoaren hiru kilometrotan. Horren guztiaren ondorioz oso gune turistikoa da.[1]
Selçuk | |
---|---|
Turkiako barrutia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Izmir probintzia |
Izen ofiziala | Selçuk |
Posta kodea | 35920 |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°56′49″N 27°22′25″E |
Azalera | 317 km² |
Mugakideak | Menderes (en) , Torbalı (en) , Tire (en) , Kuşadası (en) , Söke (en) eta Germencik (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 36.360 (2018) 35.281 (2014) 37.386 (2020) 25.564 (2000) 34.587 (2012) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2018) |
Dentsitatea | 114,7 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Siegburg, Lienz (en) , Dion, Fatima, Hennef (Sieg), Prizren eta Erbaa (en) |
selcuk.gov.tr |
Historia
Selçuk izena lurraldean XIII. mendean inguruan kokatu ziren seljutar turkiarrek jarri zioten. Lehendabizi Ayasuluk izan zen baina 1913an egungo izena jarri zioten.[1] Inguruan balio historiko handiko eraikinak eta tokiak bisita daiteke: Andre Mariaren etxea, Efesoko antzinako hiri greziarra, e.a.
Ondare historikoa
Selçuken bertan ere badira intereseko tokiak:[2]
- San Joan Apostoluaren basilika, V. mendeko eraikina. Esaten da basilika apostolua lurperatu zuten toki berean dagoela.
- Hiriko alde zaharra: erabateko giro turkiarra. Hirira joaten diren turista asko ez dira bertan gelditzen eta horri esker auzo horrek bere izaera gorde du.
- Isa Bey meskita, turkiarrek 1375an eraikia. Ayasoluk muinoan dagoen altxatuta eta oso panoramika politak ikus daitezke bertatik.
- Gaztelua.
Demografia
- 1990 = 19412 biztanle
- 1997 = 23063 biztanle
- 2000 = 25414 biztanle
- 2007 = 27284 biztanle
- 2009 = 28086 biztanle
Aireportua
Efesoko aireportua hiritik hiru kilometrotara dago.
Gameluen borroka
Neguan egiten da Efesotik gertu.
Iruditegia
- San Joan kalea.
- Meskita txiki bat.
- Gotorlekua.
- San Joan basilikaren erorkinak.
- Isa Bey meskitaren bainuak.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selçuk |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.