Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari)
Sekulabelardiko kantaria, Ruper Ordorika kantautorearen abesti hunkigarria da, Mikel Laboa hil zenean haren omenez sortu zuena.[1] Haizea Garizumakoa (2009) diskoan argitaratu zuen.[2][3]
- Agina mendia
- Sekula-belarra (hirusta gorria)
Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari) | |
---|---|
Ruper Ordorikaren musika-lana | |
Egilea(k) | Ruper Ordorika |
Argitaratze-data | 2009 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Elkar |
Deskribapena | |
Honen parte da | Haizea Garizumakoa (albuma) |
Hitzak | Ruper Ordorika |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ruper Ordorika |
Argumentu nagusia | Mikel Laboa |
Hitzak
Lau kopla idatzi zituen Ruperrek. 2008ko abenduaren lehenean hil zen Laboa maisua ("gauza ttikien erresumatik partitu" zen). "Ume ixilak" tratatzen zituen Laboa neurosikiatrak, ume isilen hondartzan entzungo zuten Mikelen ahots zilarrezkoa? Edo paradisuan? Orduan abeslarien olinpoan piztuko zituzten kandelak; bertatik Atahualpa Yupanqui eta Pierre Bordaxarre Etxahun jainko abeslariek albistea zabalduko zuten Euskal Herri guztian Laboa haiekin kantuan ari zela. Batez ere Mikelen herrietan zabalduko zuten albistea (Donostia, Lekeitio eta Baztan), Eta bitartean, etengabe, Euskal Herri osoko jendea negarrez zegoen, punta batetik besteraino, Eskiulatik Berangoraino.
Ni ez naiz Mikel Laboa komiki-liburuan ere, bukaeran, azaltzen dira hitzak.[4][5]
Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari) [2][6] Egun da abenduaren lehena, bi mila eta zortzikoa,
gauza ttikien erresumatik
partitu da maisua.
.
Ume ixilen hondartzan edo
paradisuko ostatuan,
non entzungo ote da orain
ahotsa zilarrezkoa?
.
Euskaldun jendea negarrez dago
sekulabelardiko kantari,
zure ahotsa entzun guran...
Abestiaren etxe goienan kandelak iziotu dira,
Atahualpak eta Etxahunek
zabaldu dute berria:
.
Haiekin dela, kantuan ari,
jakin dadila Donostian,
Euskal Herri guztian.
.
Euskaldun jendea negarrez dago
sekulabelardiko kantari,
zure ahotsa entzun guran...
Erreferentziak
- Gorostidi, Juan. (2015). «Ruper Ordorika izan zen gizona» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- «Haizea Garizumakoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
- Santamaria Barinagarrementeria, Ainara. «Laboa: hori bakarrik eta hori dena» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
- (Ingelesez) «'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburuan aipatzen diren abestien zerrenda» Spotify (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
- Larratxe, Joseba. (2022). Ni ez naiz Mikel Laboa. Joseba Larratxe - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- «Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Sekulabelardiko kantaria (Ruper Ordorika) abestiaren hitzak badok.eus