Hirusta gorri

Hirusta gorria edo sekula-belarra (Trifolium pratense) Trifolium generoko landarea da. Landare lekaduna da. Lorea arrosa bizia izaten da eta ekaina eta urria artean loratzen da.

Hirusta gorri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaTrifolieae
GeneroaTrifolium
Espeziea Trifolium pratense
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakred clover (en) Itzuli eta red clover isoflavones (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Berez Europan eta Asian hazten da, baina gaur ia mundu guztian dago zabalduta. Ganaduen elikaduran oso erabilia da.[1]

Deskribapena

Belardietan ugari hazten den belar iraunkorra, zurtoin tentea eta 20-26 cm inguru luze duena. Hiru-kiribizto eta hirusta-belar izenez ere ezagutzen da. Hosto txiki biribilak eta berdeak ditu, erdian orban zuri bat dutenak.

Loreak 12-15 mm-ko luzera dute, hodi itxurakoak dira eta bost petalo arroxa dituzte. Kaliza bost sepalok osatzen dute. Loreak 2-3 cm-ko diametria duten infloreszentziatan multzokaturik daude.

Fruitua leka batean eratzen da eta leka bakoitzak hazi bakarra izaten du. Bihotz forma izaten du eta oso txikia da.

Garrantzia ekologikoa

Honen moduko lekariak oso garrantzitsuak dira Rhizobium generoko bakteria batzuekin sinbiosian aireko nitrogenoa nitrato eta nitrato bihurtzen baitute sustraietan eta gai horiek dira hain zuzen landarek elikatzeko behar dituztenak.[2]

Hirusta gorrien barietateak

7 barietate daude:

  • Trifolium pratense pratense Hedatua.
  • Trifolium pratense americanum Hego-ekialdeko Europa.
  • Trifolium pratense frigidum Erdialdeko eta Hegoaldeko Europako Mendiak (Pirinioak, Alpeak, Balkanak).
  • Trifolium pratense maritimum Itsaso Baltikoko hegoaldeko kosta.
  • Trifolium pratense parviflorum Europa.
  • Trifolium pratense sativum Mediterranear eskualdea
  • Trifolium pratense villosum Alpeak

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Fundazioa, Cristina Enea. Uliako loreak ezagutzeko erakusketa - Cristina Enea Fundazioa. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.