Sekuentziadore (musika)

Musikan, sekuentziadorea MIDI edota audio-gertakariak grabatzeko, editatzeko, prozesatzeko eta erreproduzitzeko aukera ematen duen hardware- edo software-tresna da. Hasieran, sekuentziadoreak MIDI datuak prozesatzen zituzten hardware-tresnak ziren, baina gaur egun badira audio-informazioa ere prozesa dezaketen software-programak. Instrumentu elektronikoak MIDI bidez komunikatzen dira sekuentziazio-softwarearekin. Ordenagailu bidez musika konposatzeko edo moldatzeko erabiltzen den software nagusi mota da.[1]

Sekuentziadore (musika)
music software (en) Itzuli, Instrumentu elektronikoa eta deliverable (en) Itzuli
Artikulu hau musika-tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «sekuentziadore».

Historia

Sekuentziatzailearen jatorria nagusiki elektronikoa den arren, ezagutzen den sekuentziadore oinarrizkoenetako eta zaharrenetako bat musika-kaxa dela esan daiteke. Arrabol birakari batetik irteten diren hortz txikietatik abiatuta, musika eskalaren arabera afinatutako mihi metaliko batzuk jotzen dira. Sekuentzia, beraz, arrabol birakarian "grabatuta" dago, hau da, partituraren transkripzio bat datu moduan (hortz bakoitza gertaera bati dagokio). Musika-kaxaren funtzionamenduaren antzera, pianola dago, baina kasu honetan sekuentzia kartoi zulatuan dago.

Lehen sekuentziadore elektronikoak 1970eko hamarkadan agertu ziren, eta analogikoak ziren, lehen sintetizadoreak bezala. Erabiltzen zuten interfazea CV/Gate izenekoa zen, edo tentsio bidezko kontrola. Korronte zuzeneko bulkadak bidaltzen zituzten, notaren altueraren araberako tentsio-maila batekin. Oso mugatuak eta programatzen zailak ziren; aldi berean aparatu bat kontrolatzea baino ez zuten onartzen, eta konpas gutxi zituzten eskura. 1983an MIDI sistemaren agerpenak eta musika arloko teknologia digitalaren aurrerapenak benetako iraultza ekarri zuten, hainbat gailu aldi berean kontrolatzea ahalbidetu baitzuten, baita soinuaren erreprodukzioari eragiten dioten parametroak ere (bolumena, aftertouch, panorama, modulazioa, portamentua, reverb, chorus, etab.). Puntu horretan lehen sekuentziadore digitalak (fisikoak) eta ordenagailuetarako programa sekuentziatzaileak hasi ziren merkaturatzen, urteen poderioz gero eta konplexutasun eta prestazio handiagoak izan dituztenak.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.