Sekhmet

Sekhmet ("Boteretsuena", "Izugarria") indarra eta boterearen ikurra izan zen egiptoar mitologian. Gerra eta mendekuaren jainkosatzat hartzen zen.

  • Izen egiptoarra: Sekhmet. Izen greziarra: Sacmis.
Sekhmet
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaSacmis
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaRa
Ezkontidea(k)Ptah
Seme-alabakNefertum

Ikonografia

Lehoi eme bat bezala irudikatua izan zen, edo emakume gorputz eta lehoi eme buruduna bezala, baina kalparrarekin oro har, eguzki diskoarekin koroatua, Uraeusa eta Ankha eta papiro edo loto lore bat zeramatzalarik eta geziekin. Baita krokodilo burudun emakume edo udyat begia bezala.

Mitologia

Bere senarra Ptah eta bere semea Nefertum zen.

Bere haserrea izu-ikaraz dardarka jartzeko modukoa zen, baina, lasaitzea lortuz gero, bere gurtzaileei, hauen etsaienganako nagusitasuna ematen zien, baita ahuldadea eta gaixotasunak gainditzeko indarra eta energia ere.

Kasuren batzuetan, Raren aliatu eta babesle izan zen, jainkoen edo gizakien monarkia erasotzera ausartzen zirenak hiltzen baitzituen.

Sinkretismoa

Testu batzuetan, Bastet jainkosarekin lotuta zegoen, Sekhmet, Basteten forma haserretua zelarik, lehoi eme bezala lasaitzen zenean kateme bihurtzen zena.

Epitetoak

"Boteretsuena" eta "Izugarria" bezala ezagutua izan zen, bere bortizkeriazko izaeragatik. "Mendebaldeko Anderea", "Mendebaldeko mendien Dama", "Iluntasuna geldiarazten duena" bere hil arloan. "Magian aditua", sendagile bezala. "Maitasunaren jainkosa" pasioa sorrarazten baitzuen. "Basamortuko Erregina".

Gurtza

"Asheruko Anderea" bezala gurtua izan zen, Muteko tenpluan, Karnaken. Baita Menfis, Luxor, Letopolis eta Delta aldean ere. Tenpluren batzuetan, sakrifikaturiko animalien odola eskaintzen zitzaion bere haserrea eragozteko. Gizateriaren salbazioa ospatzeko, bere omenez, mozkorduraren jaiak ospatzen ziren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.