Sejong Handia
Sejong Handia edo Seyong Handia erregea ((Hangul: 세종대왕; Hanja: 世宗大王; RR: Sejong Daewang; MR: Sejong Taewang; 1397ko maiatzaren 7a – 1450eko maiatzaren 18a), izen pertsonala Yi Do (이도; 李祹) zuena, Koreako Chosŏn dinastiako laugarren subiranoa izan zen, eta 1418tik 1450era arte gobernatu zuen herria.
Sejong Handia | |||||
---|---|---|---|---|---|
1418ko abuztuaren 10a - 1450eko otsailaren 17a ← Taejong of Joseon (en) - Munjong of Joseon (en) →
1418ko ekainaren 3a - 1418ko abuztuaren 10a ← Yangnyeong (en) - Munjong of Joseon (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | 이도 | ||||
Jaiotza | Tongin-dong (en) , 1397ko apirilaren 10a | ||||
Herrialdea | Joseon | ||||
Heriotza | Q97205845 , 1450eko otsailaren 17a (52 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Yeongneung (Sejong) (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa | ||||
Familia | |||||
Aita | Taejong of Joseon | ||||
Ama | Wongyeong | ||||
Ezkontidea(k) | Soheon (en) (1408ko otsailaren 16a - 1446ko martxoaren 24a) Lady Park (en) (1424ko urriaren 26a - ezezaguna) Lady Choi (en) (1424ko urriaren 26a - 1450eko otsailaren 17a) Lady Song (en) (baliorik ez - 1450eko otsailaren 17a) lady Kang (en) (ezezaguna - 1450eko otsailaren 17a) lady Lee (en) (ezezaguna - ezezaguna) Lady Ho (en) (ezezaguna - 1450eko otsailaren 17a) baliorik ez (ezezaguna - ezezaguna) Lady Chonju Lee (en) (ezezaguna - 1450eko otsailaren 17a) Yang (en) (ezezaguna - 1450eko otsailaren 17a) Lady Cha (en) (ezezaguna - 1444ko uztailaren 10a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Yi (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | koreera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | hizkuntzalaria, politikaria eta monarka | ||||
Gradua | Jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Konfuzianismoa Neokonfuzianismoa budismoa |
Tronuratzea
Sejong eta bere sendia Jeonjutik zetozen. Taejong (1367-1422) eta Won-gyong errege-erreginen semea izanik, Min klanekoak zirenak, Sejongi Chungnyeong Printzearen titulua eman zioten 1412an, eta 1418ko ekainean oinordeko Printze izendatu zuten, urte bereko abuztuan tronuratu aurretik Taejong erregeak abdikatu zuenean.
Berez, Yangnyeong Printzea bihurtu behar zen errege. Baina Taejong erregeak Chungnyeong egokiagoa zela uste izan zuen, sortu zuen egonkortasun politikoa eta boterea hobeto baliatuko zituelakoan. Gorteko basailuek eskari bat aurkeztu zioten erregeari Yangnyeong formalki kargutik kentzeko eta Chungnyeong oinordeko Printze izendatzeko. Modu horretan, Chungnyeong printzea oinordeko printze izendatu zuten Taejong erregeak nahi bezala, eta bere mendeko gehienek gustura onartu zuten.
Jiphyeonjeonaren bitartez, Sejong erregeak akademiko adimentsu asko trebatu zituen, konfuzianismoan oinarritutako hainbat erritual eta sistema antolatu zituen, eta askotariko liburuak argitaratzeko programa zabal bat jarri zuen martxan. Proiektuen artean, Hangeul alfabeto korearra asmatzea, nekazaritza eta zientziaren garapena, medikuntzako tekniken sistematizazioa, musika eta legeak, eta lurralde nazionalaren hedatzea zeuden, eta guzti horrekin Sejongek nazioa sendotzea lortu zuen.
Bizitza
Hizkuntzalari bikaina eta hangul idazkeraren asmatzailea izan zen. Eguzki-erlojua eta ur-erlojua ere asmatu zituela uste da, beste hainbat ekarpen zientifikoren artean.
Filosofia neokonfuzianistaren jarraitzailea izanik, zenbait zigor gogor ere debekatu zituen. Gobernari errukiorra izan zen.
Sejong 53 urterekin hil zen eta Yeong Mausoleoan ehortzi zuten. Sejongen seme zaharrena, Munjong Chosŏngoa, izan zen hurrengo erregea.
Bibliografia
- King Sejong the Great: the Light of Fifteenth Century Korea, Young-Key Kim-Renaud, International Circle of Korean Linguistics, 1992, softcover, 119 pages, ISBN 1-882177-00-2