Seinautze
Seinautze[1] (frantsesez: Seignanx; okzitanieraz: Senhans) Okzitaniako eta Gaskoiniako lurralde historikoa da, antzinako baroierria izan zena. Landetan kokaturik, egungo Tarnose, Ondres, Sent Martin de Senhans, Sent Andrèu de Senhans, Sent Laurenç de Gòssa, Sent Bertomiu, Biudòs eta Biarròta udalerriak barnean ditu.
Iparraldean Maremna, hegoaldean eta hego-ekialdean Gòssa eta Aturriko bartak, hegoaldean Lapurdi eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa ditu.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.