Seiji Ozawa
Seiji Ozawa (japonieraz: 小澤 征爾 Ozawa Seiji, Hoten, Mantxuria, 1935eko irailaren 1a – Tokio, 2024ko otsailaren 6a) japoniar orkestra-zuzendaria izan zen. Tokioko Toho musika-eskolan ikasi zuen musika, eta, gero, Berlinen, H. Karajanekin. 1960an, Koussevitzky saria irabazi zuen. 1961-1962 eta 1964-1965 urteetan, L. Bernsteinen zuzendari laguntzailea izan zen New Yorkeko orkestra filarmonikoan. Gero, 1964-1969 urteetan, Chicagoko Ravinia Jaialdiaren zuzendari izan zen. 1965ean, Torontoko orkestra sinfonikoaren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 1970ean, San Franciscoko orkestrarena. 1973an, Bostongo orkestra sinfonikoaren zuzendari eta musika-arduradun izendatu zuten. Ospetsuak dira Ozawaren estilo kementsua eta XIX. mendeko lan sinfonikoen interpretazio bikainak.
Seiji Ozawa | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2015) | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Shenyang, 1935eko irailaren 1a | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Japonia | ||||||||||||||||||
Bizilekua | Setagaya | ||||||||||||||||||
Heriotza | Setagaya, 2024ko otsailaren 6a (88 urte) | ||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Aita | Kaisaku Ozawa | ||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Kyoko Edo (en) (1962 - 1966) Miki Irie (en) (1968 - 2024ko otsailaren 6a) | ||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Toho Gakuen School of Music (en) | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | japoniera ingelesa mandarin estandarra | ||||||||||||||||||
Irakaslea(k) | Hideo Saito (en) | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musika-zuzendaria eta musikaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||||||||||||||||||
Genero artistikoa | musika klasikoa | ||||||||||||||||||
Musika instrumentua | pianoa | ||||||||||||||||||
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) | ||||||||||||||||||
ozawa-festival.com | |||||||||||||||||||
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |