Segway
Segway marka erregistratu bat da, Segway Incorporated konpainiaren jabetzakoa. Segwaya garraio arineko ibilgailu giroskopiko eta elektriko bat da, bi gurpilez hornitua, eta ordenagailuz kontrolaturiko kulunkada izatea du berezitasuna. Dean Kamen izan zen asmatzailea, egun Segway Incorporated konpainiak (egoitza: Bedford, New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak) ekoizten du, eta 2001eko abenduan aurkeztu zen. Produktua hasiera batean Segway Human Transporter (euskaraz: «Segway gizaki-garraiagailua») izenarekin merkaturatu zen; geroago, Segway Personal Transporter (euskaraz: «Segway garraiagailu pertsonala») izenarekin.
Segway da lehendabiziko ibilgailua bere kabuz kulunkadari eusteko gaitasuna duena. Bere oinarrian kokatzen diren motorrei eta barneratuta daukan ordenagailu bati esker segwaya zutunik mantentzen da denbora guztian. Erabiltzaileak, mugitzeko, bere gorpua inklinatzen du (aurrera edo atzera) nahi duen noranzkoa hartzeko. Biraketa mekanikoki egiten da aginte manualari esker. Motorra elektrikoa da, isila eta ez kutsakorra, beraz, eta 20 km/h abiadura hartzera heldu daiteke (15 km/h, P seriekoak).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Segway HT Webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Segway, transporte inteligente Espainiako webgune ofiziala