Segoviako probintzia

Segovia Espainiako erdialdeko probintzia bat da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegokoa. 2006. urtean, probintziak 156.598 biztanle zituen. Hiriburua Segovia hiria da.

Segovia
Gaztela eta Leon
Segoviako bandera

Segoviako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaGaztela eta Leon
HiriburuaSegovia
ISO 3166-2ES-SG
Espainiako Gorteak
Kongresuan
3 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
41°10′00″N 4°00′00″W
Azalera6.796 km² Espainiaren % 1,35
Demografia
Biztanleria163.899 biztanle (2008)
Espainiaren % 0,36
Dentsitatea24,12 bizt/km²
HerritarraSegoviar
www.dipsegovia.es

Bi lurralde mota bereizten dira Segovian: mendialdea, hegoaldean eta hego-ekialdean (Sierra; Peñalara, 2.430 m), eta goi-ordokiak iparraldean eta erdialdean. Mendialdean, neguak hotzak eta udak epelak izaten dira (600 mm euri batez beste). Laborantza da ekonomia jarduera nagusia.

Historia

Neolito Aroko aztarnak aurkitu dira Segoviako herrialdean (Solana de la Angostura, Tarascona, Sepúlveda). Arebako taldeko herriak (vetonak, prebendonak, bakzeoak) bizi ziren lur haietan erromatarrak lehenengoz bertaratu zirenean (K.a. III. mendea). Hiri militar garrantzitsua izan zen aurrerantzean. Bisigodoen ondoren erabat hustu zen ia lurralde hura. XII. mendean hasi ziren iparraldeko kristauak berriro jendeztatzen eta hurrengo mendean eratu zen Segoviako mesta, artzaintza, artilearen ustiakuntza (oihalak) eta merkataritza erakundea. XVII. mendean hasi zen erakunde haren gainbehera eta 1837an biderik gabe utzi zuten. XIX. mendean zabaldu zen laboreen hazkundea Segovian, eta emigrazio lurralde handia izan da ordutik XX. mende erdialdea arte.

Demografia

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Segoviako udalerrien zerrenda»
Udalerri nagusiak
Posizioa Udalerria Biztanleria
Segovia56.660
Cuéllar9.861
El Espinar9.535
San Ildefonso5.725
Palazuelos de Eresma4.044
Cantalejo3.997
La Lastrilla3.269
Nava de la Asunción3.012
San Cristóbal de Segovia2.908

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.